
- > Castellano
Osasun-krisialdia dela-eta, Balmasedako Udalak zergak ordaintzeko borondatezko epea luzatuko du. Horiek horrela, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga, Bide Publikoa Okupatzeagatikoa (mahaiak eta aulkiak, olanak, gasolindegia eta taxien eta autoeskolen aparkalekuak), Herri Lurrena eta Ibi Iraunkorrena 2020ko abuztuaren 1era arte ordaindu ahalko dira. Halaber, helbideratutako ordainagiriak 2020ko uztailaren 1ean kobratuko dira.
Ordainketa-gutun berriak bidaliko zaizkie, informazio horrekin, ordainketak helbideratuta EZ dituzten eta 2020ko ekainaren 1ean ordainagiria ordaindu ez duten zergadunei; izan ere, gaur egungo gutunek baliozkotasuna galduko dute egun horretan.
Ordainketa telematikoki egin nahi baduzu, jada bidalitako ordainketa-gutunean jasotako datuak sartuta egin dezakezu: CPR kodea, igorlea, erreferentzia, identifikazioa eta zenbatekoa. Banku-erakunderen bat irekita egon badaiteke ere, ARREN ESKATZEN DIZUEGU alarma-egoerak dirauen bitartean AURREZ AURREKO ordainketarik EZ egiteko.