
- > Castellano
2019ko irailaren 21etik urriaren 9ra, “Auzoetatik Balmaseda egiten” proiektuaren lehen fasea gauzatu zen. Zehazki, herritarren partaidetzarako proiektu honen bidez, bizilagunei galdetzen zaie, haien aburuz, zer-nolako hobekuntzak egin behar diren auzoetan. Lehen edizioan, Presa Encimera, Avenida Encartaciones eta La Penillako egoiliarrekin hitz egin zen.
Ekarpen gehien jaso dituen saila obra eta zerbitzuei dagokiena da. Bereziki azpimarratu honako proiektu hauekin jarraitzearen garrantzia: biude publikoaren egokitzapena hobetzea, kaleak garbitzea, haurrentzako parkeak hobetzea, kutxatilak konpontzea, aparkatzeko plaza berriak sortzea, hainbat hiri-altzari instalatzea, puntu zehatz batzuetan argiteria hobetzea, arkitektura-oztopoak kentzea eta sarbideak hobetzea.
Ingurumenari dagokionez, hau da, eskaera gehien jaso dituen bigarren sailean, eskakizunak lorezaintza-zerbitzuen eta hondakin kudeaketaren ingurukoak dira.
Herritarren segurtasunaren arloan, hainbat proposamen jaso dira etxeko animaliak eta horien gorozkiek eragindako bizikidetza-arazoak direla eta, baiat behar ez den tokian egiten diren aparkatzeen kontrola eta bizilagun batzuen arteko tira-birak direla-eta ere.
Era berean, honako eskaera hauek ere egin dira: kutxazain automatikoak instalatzea, abandonatutako etxebizitzak kudeatzea, auzo guztiak kontuan hartzea kultura-ekintzei dagokienez, udal-elkarbizitzako errespetatzea eta ondarea kontserbatu eta ustiatzea, beste batzuen artean.
Jasotako eskaera eta iradokizun guztiak aintzat hartuta, hiru auzo horiek hobetzeko hogeita hamar bat ekintza gauzatuko dira; horren inguruko xehetasun gehiago nahi baduzu, zure etxean jasoko duzun dokumentuan kontsulta dezakezu edo txosten honetan:
Egingo diren ekintzak:
- Kaleen egokitzapena hobetzeko, inguru horretan ur-putzuen eraketa konpontzeko lan egiten da.
- Inguruko oinezkoentzako pasabideak berrikustea eta berriz pintatzea. Udalaren eskumenekoak ez diren eremuetan, Foru Aldundiari jakinarazten zaio, hura baita agintaritza eskuduna.
- Gainera, anbulatorioko espaloia galtzadaren gainean luzatzen da, oinezkoen segurtasuna handitzeko.
- Agirian jasotako garbiketa-maiztasunak betetzen direla berrikusten da, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.
- Plaza Gorrian ping-pong mahai bat instalatzea eta jolasgunea hobetzeko lanak aztertzea.
- Txosten tekniko bat eskatu da, Plaza Gorria estaltzeko aukera baloratzeko.
- Hondatzen doazen kutxetak ordezten dira eta, buxadurarik izanez gero, garbitu egiten dira. Zarata arintzeko, goma-kautxua instalatzen da erregistro-tapetan.
- Halaber, ura kanalizatzeari ekiten zaio, Presa Encimera kaleko 13. zenbakian pilatu ez dadin.
- Plaza Gorrira sartzeko eskaileretan baranda bat jarriko da.
- Presa Encimera 36-40 baranda berrikusi eta egokitu da.
- Hiribideko burdin hesiak egokitzea.
- Eremuko paperontziak berrikustea eta egokitzea.
- Auzoko argiztapena berrikusiko da, eta pixkanaka LED bidez aldatuko dira argiak.
- Farmaziaren aurrean sentsoredun argiztapena instalatzeko aukera aztertzen da.
- Datorren urteari begira, Gabonetako argiak jarriko dira Plaza Gorrian.
- Zebrabideak berrikustea, aulkiak eta orgatxoak pasatzeko egokiak izan daitezen. Pertsona guztientzat eskuragarri. Egoera berrikusiko da eta baldosa solteak edo egoera txarrean daudenak konponduko dira.
- Gume eraikineko irteeran hormigoizko bide bat egitea, aparkaleku berrirako sarbidea hobetzeko. Espaloiko sarbidea ere beheratu egingo da, sarrera erosoagoa izan dadin.
- Erretenari eustea Edjako lantegi zaharrean, erortzeko arriskuagatik.
- Lorategiak, parterrak, lorategi-eremuak egokitzeko eta zuhaitzak inausteko esku-hartze orokorra.
- Auzoan eragina duten lursailen jabeei horiek egokitzeko betebeharra helaraztea.
- Haurren aisialdirako eremuetan txakurrak debekatzeko seinaleak berrezartzea. Bereziki haurreskolan.
- Plaza Gorrian kartel bat jartzea, parkeetan gauez zarata sortzea debekatuta dagoela jakinarazteko.
- Zaborrontziak birkokatzea eta egokitzea.
- Ontzi guztiak onartzen dituen olioa birziklatzeko beste edukiontzien modalitate baten kontratazioa lehiaketara ateratzen da.
- Bide publikoan etxeko animalien gordetegiak kontrolatzeko lanak areagotzea.
- Bide publikoan utzitako ibilgailuei dagokienez, araudia betetzen ez duten ibilgailuak kendu dira.
- Zaintza-lanak areagotzea, inguruko bizilagun guztien bizikidetza hobetzeko.
- Azkenik, Kultura Saila auzoen arteko lotura kulturala lantzen ari da, auzo periferikoetara jarduerak eraman ahal izateko. Ondare-taldearekin lan egingo da eremuko baliozko elementuak berreskuratzeko.