
- > Castellano
Balmasedako Udalak herritarren parte‑hartzea bultzatzen jarraitzen du, eta horregatik, San Ignacio, geltokia, Martin Mendia pasealekua, Larrugin eta Lehendakari Agirre parkea eremuetarako haien ideia eta iradokizunekin “Auzoetatik Balmaseda Egiten-Haciendo Balmaseda desde los barrios” proiektuaren barruan parte hartu duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.
Auzo horiek hobetzeko sarrera honetan argitaratuko ditugun 203 ekarpen jaso ditugu guztira. Legealdian zehar hiribilduko auzo guztiak hartuko ditugu kontuan, eta herritar guztiek haien ingurua nola hobetu daitekeen azaltzeko aukera izango dute. Auzoak hobetuz gero, Balmaseda hobetzen dugulako.
Ekarpen guztiak ezagutzeko klikatu ezazu esteka honetan:
https://balmaseando.eus/wp-content/uploads/2021/10/Auzoetatik-2.pdf
