
- > Castellano
Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak elurragatik barnealdean (500 m-tik gora) alerta laranja jarri du martxan otsailaren 2rako, larunbata. Goizaldean elur-kota 600 m inguruan egongo da eta goizean zehar 400 m-ra jaitsiko da. Elur-kota noizbehinka beherago egongo da ekaitz-guneetan. Kantauri isurialdean trumoi-ekaitzak izango dira eta txingorra botako du. Aurreikusitako lodierak: 15-50 cm 1000 m-ra eta 5-25 cm 600 m-ra.
Halaber, alerta honek otsailaren 3ko eguerdirarte, iganderarte, jarraituko du martxan. Elur-kota 300-500 m inguruan egongo da; gauean igo egingo da 600 m ingurura arte. Aurreikusitako lodierak: 5-20 cm 1000 m-ra eta 5-15 cm 600 m-ra.
Alerta laranja itsasaldeko arriskuagatik ere aktibatuko da otsailaren 2rako, larunbaterako, lehenengo bi milietako nabigaziorako 18:00ak arte.