
- > Castellano
Orexinal elkarteak Gazteluko Muinoan sastraka kendu eta garbitu ostean, hiribilduko gazteluari lotutako ondarearen balioa nabarmentzeko eta kudeatzeko lehen faseko ikerketak hasi dira, eta ingeniaritza topografikoko lan zorrotzak egiten ari dira. Estazio totalak, dronak, seinaletika… Balmasedako ondare‑multzoaren parte bihurtu dira iazko urte amaierako eta urte honen hasierako hilabeteetan. Horiek guztiak datozen hilabete eta urteetan gure hiribildura helduko diren teknikari eta ikertzaile multzoaren aurrelari-taldea izango dira, Balmasedaren iraganaren lekukotasuna emateko, baina, batez ere, gure altxorra den ondare‑multzoaren etorkizuna kudeatzeko estrategiak garatzeko. Horretarako, eskualdeko eta hiribilduko hainbat arlo eta sektoretan eragin dinamiko bat lortzen saiatuko dira.
Baliabide potentzialak birgaitzeko anbizio handiko prozesua da, eta hiribildu osora hedatzeko borondatez sortu da. Gainera, ekimen zabal honen garapenak herritarren partaidetza sozial aktiboa eskatuko du, batik bat, Balmasedako eta Enkarterriko eragile aktiboen esfortzuak batzea, baina baita Bizkaiko eta Euskadiko erakundeenak ere. Ekimenak forma hartuko du proposatutako parte‑hartze arkeologikoaren lehen faseen emaitzak lortzen hasten garenean.
Erakunde eta instituzio publikoen babes handia
El proceso, impulsado desde este ayuntamiento y coordinado por la Universidad del País Vasco (UPV/EHU) a través de la Cátedra UNESCO de Paisajes Culturales y Patrimonio, cuenta entre otros, con la participación del prestigioso Grupo de Investigación en Patrimonio Construido GPAC (UPV/EHU) y con el apoyo del Gobierno Vasco a través de su Departamento de Cultura y Política Lingüística, con una concesión inicial de 80.470 € para las primeras fases de este proyecto.Prozesua Udal honek bultzatu eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) koordinatu du UNESCOren Kultur Paisaiak eta Ondarea Katedraren bitartez. Halaber, entzute handiko GPA Ondare Eraikiari buruzko Ikerketa Taldearen (UPV/EHU) eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jasoko du; izan ere, proiektua abian jartzeko 80.470 euroko laguntza eman du hasieran. Aurreikusten da proiektu komun honi laguntzeko erakundeen arteko sinergien eta hasierako kolaboratzaileen sarea handitu egin daitekeela prozesuaren faseak bete ahala.
Jarraipena, parte‑hartzea eta konpromisoa
Prozesu interesgarri honen jarraipena une oro egin ahal izango da etorkizunean Udalak herritarren esku jarriko duen web‑domeinu baten bidez. Bertan, prozesuari buruzko informazio zabala emango da, hau da, bere faseei, aurreikusitako egutegiei eta prozesuaren egoeraren inguruko informazio eguneratuari buruzkoa, baita Udalak eta UNESCO katedrak prozesu erakargarri honetan parte hartzeko, dinamizatzeko eta hedatzeko abiarazten dituzten ekimen, dei eta deialdi publikoei buruzkoa ere; izan ere, Balmasedako gizartearen ekarpena eta, bereziki, zurea ezinbestekoa izango da. Prozesuaren garapenari arreta handiz jarraituko diogu.
Balmaseda, Ondare Bizia Proiektua Ernalduz