
- > Castellano
Udalak irisgarritasun kognitiboko proiektu bat jarri du martxan, hainbat kolektiboren beharrizanei erantzuteko. Proiektuaren barnean, jarduketa hauek barne hartu dira: oinezkoen pasabideak piktogramen bidez seinaleztatzea eta piktogramak jartzea eraikin publiko nagusien sarreretan, irisgarritasun unibertsala lortze aldera.
Xede horretarako, txantiloi berrerabilgarri batzuk diseinatu dira. Horiei esker, piktograma batzuk jarriko dira oinezkoen pasabidearen lehenengo bandan. 4 ikono eta idazketa elebiduna erabiliko dira, hauek adierazteko: gelditu; begiratu; autoa geldirik; gurutzatu.
Espazio publikoetan irisgarritasun unibertsala lortzeko beste alderdi gakoetako bat da udal-eraikinetan ematen diren zerbitzuak hobeto ulertzen laguntzea (bai Udalak berak ematen dituenak bai beste administrazio publiko edo pribatuek ematen dituztenak).
Zentzu horretan, eraikin publiko nagusiak irudikatzeko piktograma bat diseinatzea erabaki da, zeinak, aldi berean, Braille sistema izango duen.
Leku hauetan oinezkoen pasabide seinaleztatuak daude jada:
– Enkarterri etorbidea 9 – Anbulatorioa
– Kubo kalea 9 – Santa Clara parkea
– Graziako Andra Maria kalea 1. Campo de las monjas – Autoeskola
– Enkarterri etorbidea 3 – Mendia Ikastola
Asmoa da etorkizunean hiribilduan gehien erabiltzen diren oinezkoen pasabideetan piktogramak jartzen jarraitzea.