
- > Castellano
Abendua Balmasedan Aste Kulturalaren hilabetea da, orain dela lau urteetatik hona; asmo handiko egitasmoa dugu, tokian tokiko kultura jendearengana hurbiltzea bilatzen duena, era guztietako jarduerak eginez (hitzaldiak, kontzertuak, ikuskizunak, tailerrak…) eta kalitate ukaezineko lehen mailako gonbidatuekin. Proiektua, Alboan enpresak antolatuta Udaletxearen laguntzarekin, Euskal Herriko kulturako onena ekarriko digu abenduaren 11etik 15era bitartean:
Asteazkena, abenduaren 11
19:30ean: Aurkezpena Kultur Etxean. Mikel Galiziari omenaldia, Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sariaren irabazlea.
19:30ean: “Inkontzientziatik ausardiara”, Onintza Enbeitarekin Kultur Etxean
Osteguna, abenduaren 12a
19:00: “Naizen” adingabe transexualen familien elkartearen hitzaldia Kultur Etxean
Ostirala, abenduaren 13a
19:00etan: “Erakusleihoa” euskal kulturari eta emakumeei buruzko hitzaldia Kultur Etxean. Leire Palaciosek gidatua sortaile hauek gertu ezagutzeko aukera izango dugu: Leire Palacios bera, Itxaio Paia, Maria Rivero eta Zurine Hidalgo. Gaiak sorkuntza, bakoitzaren ibilbidea, transmizioa, emakumeak eta euskera izango dira.
21:00etan: “Hesian” taldearen kontzertu akustikoa Klaret Antzokian. Lortu itzazu zure gonbidapenak Kultur Etxean edo Pasio Bizidunaren Museoan. Erreserbak 605 757 420 telefono-zenbakian.
Larunbata, abenduaren 14a
11:00etan: Larru-tailerra Kultur Etxean.
11:30ean: Munduko Arrozak. (Egitaraua aparte)
19:00ean: Inhar Urruzuno harrijasotzailea, Gabixola aurkezlea eta Eguzki Dantza Taldea Horcasitas Jauregian.
21:00etan: Maria & Tribu Banda taldearen kontzertua Klaret Antzokian. Lortu itzazu zure gonbidapenak Kultur Etxean edo Pasio Bizidunaren Museoan. Erreserbak 605 757 420 telefono-zenbakian.
Igandea, abenduaren 15a
10:00etan /12:00etan: “Balmaseda 3 dorre” bisita gidatua San Severino plazan.
17:00etan: Sun magoa Klaret Antzokian.