
- > Castellano
Balmasedako Udalak 4-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako Umeteka Zerbitzua martxan jarri nahi du eta Eragintza Kultur Erakundeak bere proposamenaren nondik norakoak azaltzen digu.
Umeteka Haurrentzako ludoteka da eta bi txandatan ezberdintzen da:
- 4-6 urte bitarteko haurrentzat .Astelehen, asteazken eta ostegunetan 17.00 -18:30 Bertan euren adinari zuzendutako ekintzak eta materialak aurkituko dituzte.
- 7-12 urte bitartekoentzat Astelehen, asteazken eta ostegunetan 18:30-20:00 Bertan euren adinari zuzendutako ekintzak eta materialak aurkituko dituzte.
Ordutegia
Astelehen,asteazken eta ostegunetan, 16:30etatik 20:00etara zabalik dago.
UMETEKAREN DEFINIZIOA ETA FUNTZIOAK
Jatorriz umetekak jolaserako guneak dira; bertan haurrek hainbat jolas eta jostailu dituzte eskura, bakarrik edo lagunartean jolastu ahal izateko, beti ere hezitzaile profesionalen begiradapean.
Jolasteak duen garrantzia ikusita, umeteka jolaserako gunea baino askoz gehiago da; umeteka programazio zabal baten bidez Juntsezko hezkuntza lana burutzen duen zentro gisa ulertzen dugu:
- Umetekan adin desberdinetako haurrentzako jostailu eta material ludiko ugari dago.
- Umetekak jolaserako material eta espazio aproposak eskura jartzeaz gain, herritarrei (guraso, haur zein bestelakoei) hezitzaile profesionalen biderapen, laguntza eta konpainia eskaintzen dizkio.
- Auzoan eta herrian txertaturik dago eta bertan ager daitezkeen beharrei erantzuteko gaitasuna dauka
- Jolaserako topagunea da, besteekin jolasteko, elkartzeko eta erlazionatzeko lekua
- Umetekak jolasa errazten du. modu honetan haurren nortasuna indartzeko eta autonomia areagotzeko aukerak emanez.
Ludotekaren funtzioak:
- Jolaserako funtzioa
- Funtzio hezitzailea
- Funtzio sozio-ekonomikoak
- Funtzio komunitarioa
- Ikerkuntza funtzioa
- Funtziointegratzailea
HELBURU NAGUSIA
- Haurrek aisialdian euskaraz gozatzea eta jolaserako hizkuntza ohiturak ikastea.
- Haurrengan jarrera osasuntsuak bultzatzea.
- Haurren garapen osoa sustatzea.
- Bazkerketarik gabeko balioak eta jarrerak garatzea.
- Parte-hartze aktiboa eta iniziatibaduna bultzatzea.
- Ingurumen hezkuntzarekin lotutako jarrera positiboak sustatzea.
- Kirol eta jolas kooperatiboa bultzatzea.
- Familiei zuzendutako helburuak.
METODOLOGIA
- Metodologia Orokorra:
Metodologia parte-hartzailea erabiliko dugu. Horretarako dinamika aktiboak proposatzen ditugu, haurrek beraien astialdia egin eta bete dezaten, beraien protagonismoan sinestaraziz eta ekintzaren benetako egileak beraiek direla barneratuz.
- Parte-hartzailea eta dinamikoa.
- Hezkidetzailea, ez sexista eta ez baztertzailea.
- Ulerkorra, arrazionala eta aktiboa.
- Une guztietan hezitzailea.
- Zehatza.
- Esanguratsua eta praktikoa.
- Komunikakorra.
- Aurrerakoia eta askatzailea.
- Ingurugiroaren ezagutza eta errespetuaren bultzatzailea.
Jarduerak ezberdinak izan arren euren artean oso lotuta daude. Egokiena dela deritzogu, izan ere, gure lana era globalizatu batean ulertzen dugu, non jarduerak bata bestearekin lotuak dauden eta helburu komunak betetzea bilatzen dugun. Gure jarduera guztiak honako ezaugarriak ditu:
- Izaera ludikoa.
- Elkarrizketan oinarritutako pertsonen arteko harremanen aldeko apustua.
- Lankidetza, lankidegoa (talde izaera -giza izaera).
- Parte-hartze arduratsua.
- Bizipentasuna.
- Izaera erreflexiboa.
- Trataera globala eta integrala.
- Adierazpenaren garrantzia.
- Euskara sustatzeko metodologia:
Euskara izango da ardatz nagusia ludotekan. Helburua da euskararen erabilera sustatzea eta euskararen presentzia areagotzea eremu ez formaletan. Hizkuntza maila akademikotik atera eta lagunartean eta gozatzen dugun bitartean lantzea da gakoa, lagunekin elkarrekintzan.
PROGRAMAZIOA
2022ko Urriatik 2023ko maiatzara zabalik egongo da, astelehen, asteazken eta ostegunetan. 1txanda 17.00- 18:30 4-6 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da eta 2.txanda 18:30-20:00 7-12 urte bitarteko haurrei. Gabonetan eta aste santuan egunero zabalduko da jai egunak izan ezik.
KOORDINAZIOA ETA ANTOLAKUNTZA
Eragintza Kultur Erakundea espazioak zaintzeaz eta haien erabilera egokiaz arduratuko da. Kanpoan ekintzaren bat egitean, beharrezko baimenak eskatuko dira herrian eta familietan. Ordutegi aldaketarik egongo den kasuetan ere, familiei ohar bidez edota SMS bidez jakinaraziko zaie. Antolakuntza egokia bermatzeko hezitzaile taldearekin ondoko jarraibideak eta protokoloak landuko dira zerbitzuak hasi aurretik: larrialdietarako protokoloa, harrera eta irteera jarraibideak, txangoetarako protokoloa, eta aniztasun funtzionala duten haurrei arreta eskaintzeko protokoloa.
Zerbitzuak hasi aurretik beharrezko baimen guztiak eskatuko dira familietan: argazkiak ateratzeko baimena, jardueretan parte hartzeko baimena eta txangoetara joateko baimena. Segurtasuna bermatze aldera hartutako neurriak dira horiek.
Udalarekin:
Eragintza Kultur Erakundeko arduradunak zein hezitzaileek usaleko teknikariekin harremana izango dute behar den guztietan.
Egitasmoan zehar, intzidentziarik egotekotan, berehalako harremana izango da udalarekin.
Amaieran, azken ebaluzazioaren emaitzak eta hobekuntzarako proposamenak biltzen dituen memoria entregatuko da Udalean.
Lan taldea:
Erakintza Kultur eraundeko koorinatzaile orokorra hezitzaileekin batuko da erbituzen aurretik prestaketa guztia egiteko eta behar duen uztian laguntzeko. Zerbitzuak dirauen artean, etengabeko jarraipena egingo da. Amaieran, azken ebaluazio bilera egingo dute eta memoria prestatu. Eragintzako arduraduna eta hezitzaileak arduratuko dira beharrezkoa den material guztia erosteaz.
Hezitzaile taldea zerbitzuen aurretik bilduko da antolakuntza orokorrerako eta programazioa zehazteko: ordutegiak, erabiliko diren azpiegiturak, materiala, taldeen antolakuntza, jarduerak, protokoloak, eta abar.
Astero egingo dute ebaluazio bilera txiki bat hezitzaileek eta zerbitzua amaitzean azken ebaluazio saioa egingo dute.
Familiekin:
Zerbitzuak hasi aurretik, haur bakoitzaren erreferentziako pertsonaren telefono zenbakiak eta helbideak eskuratko dira. Edozein informazio truke izateko edo intzidentien berri emateko beharrezkoa ikusten da. Honekin batera baimenak ere eskatuko dira.
Zerbitzua bukatzean, ebaluazio orri bat pasako zaie familiei beraien iritziak, kexak zein proposamenak jasotzeko eta horiek ere memorian txertatuko dira.
HPBAK DITUZTEN IKASLEAK
Balmasedako Umetekan Hezkuntza Premia Berezia dituzten haurrentzako begiralea izango dugu baita ere.
PREZIOA
Haur bakoitzeko 50 €ko kuota ordainduko da ikasturte osorako. Ordainketa zordunketa bidez egingo da eta behin bakarrik kobratuko da.