
- > Castellano
Apirilean Balmasedak Aste Santuarekin bat egin bazuen, maiatzan gauza bera egingo du Erdi Aroko XXIII. Edizioarekin. Asteburu magiko hau, Enkarterrietako Hiribildua iraganera itzuliko duena, maiatzaren 13an eta 14an ospatuko da. Haizearekin batera etorriko dira pertsonaia mitikoak, musikariak, trobadoreak, sorginak, soldaduak eta borrokalariak, artisauak eta kortesanoak… Balmasedak hartuko ditu abentura honetan lagun egin nahi dioten pertsona guztiak bezala, hain abagune garrantzitsurako zorroztasun historikoarekin eta artisau-oihalekin apainduz.
Hemen klikatuz programazio osoa eskaintzen dugu. Informazio gehiagarria ere ematen dugu, merkatuaren edukiari buruz eremuka eta bisitatuko gaitzuten antzerki- eta musika-kkonpainiei buruz, bereziki azpimarratuz haurrentzako eamanaldiak eta gaueko ikuskizunak. Aurten, gainera, inoiz baino artisau-postu eta antzerki-konpainia gehiago izango ditugu.
Jakina, aipamen berezia merezi du Antzezpen Herrikoak, gure hiribilduko 500 bizilagun baino gehiago Merkatuko lehen eguneko goizerako prestatzen ari baitira. Horrela, garai bateko bi familia boteretsuren arteko bandokideen arteko gerrak gogoratuko ditugu: Ahedotarrak eta La Puentekoak.
Gainera, egun hauetan Erdi Aroan gure Hiribildua oso modu ezberdinean ikusteko aukera izango dugu, errealitate birtuala erabiliz, Horcasitas Jauregian eskainiko diren bisita gidatuei esker. Emanaldiak 15 minuturo izango dira, 10:00etatik 13:00etara eta larunbat arratsaldean 16:30etik, 19:30era.Esperientzia doakoa da eta adin nagusikoentzat erreserbatuta dago. Teknologia berriak, baita Erdi Aroan ere!
Aurten, garai bateko Fabio Murga tailerretako espazioa aparkaleku gisa egokituko da, eta horrek nabarmen biderkatuko du ibilgailua Hirigune Historikotik (beraz Merkaturen erdigunetik) gertu aparkatzekoa ukera. Garrio publikoa erabili nahi dutenentzat, gogoratu Balmasedak Bizkaibus zerbitzuea duela Bilbotik eta FEVEren trenak ordutegi berezi zabalagoa jariko duela martxan.