
- > Castellano
2023an Balmasedak eragin sozial positiboa lortzeko zenbait ekimen sustatuko ditu; BBK-ko Gizarte Ekintzak, BBK Herriz Herri programak eta Bizkaiko udalek sustatuko dituzte. Balmaseda eta BBKren arteko erabakia otsailaren 6an aurkeztu zuten prentsaurreko batean Aitor Larrinaga Balmasedako alkateak eta Nora Sarasola BBK-ko gizarte‑ekintzako zuzendariak, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Ekimenaren helburua da batera lan egitea aukera‑berdintasunaren, gizarte‑integrazioaren eta lurralde garapenaren alde; hori guztia lehiakortasun jasangarriaren eta 2030 agendan jasotako Garapen Jasangarriko Helburuen ikuspegitik.
Lehenengo ekimena martxoaren 12an Kolitzara egingo den mendi martxa izango da. Bi egun lehenago Miguel Delibes de Castrok hitzaldi bat emango du Klaret Antzokian naturaren kontserbazioaren inguruan. Delibes doktorea da Biologian, irakasle CSICen, eta Espainiako ikertzailerik ezagunenetarikoa ingurumenaren babesaren esparruan.
Horrez gain, “Invisible Soledad” (Bakardade Ikusezina) erakusketa ere eskainiko da; nahi gabeko bakardadearen arazo soziala ikusarazten du, zeinak bereziki adinekoei eragiten dien. Halaber, herritarrak kontzientziatu nahi ditu komunitateko eta gizarteko harremanak zaintzaren eta elkartasunaren bidez indartzearen garrantziaz. Balmasedan Rubén Orozco eskultore mexikarraren “Mercedes” eskultura hiperrealista ere jasoko dugu.
BBK eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko “Artearen Erruleta” ekimena Balmasedara itzuliko da programa honen barruan. Kalitate handiko artelanen kopiak espazio publikoetan erakutsiko dira artea eta kultura gure lurraldean sustatzeko.
Eta, azkenik, “Arrakala Digitala” tailerra izango dugu, adineko jendeak bizi duen arrakala digitalaren ondorio negatiboak gutxitzeko. Horretarako, beren smartphoneen oinarrizko erabilera erakutsiko zaie, bai eta kolektibo horrentzat interesgarriak izan daitezkeen aplikazioak ere, hala nola SOS Deiak, Osakidetza, WhatsApp edo banka elektronikoa.
Gure sare sozialen eta WhatsAppeko udal zerbitzuaren bidez emango dizuegu tailerrean eta mendi martxan izena emateko epearen eta moduaren berri. Jarraian, Aitor Larrinagak eta Nora Sarasolak emango duten aurkezpena aurkezten dugu: