
- > Castellano
Hainbat bono sozial daude elektrizitatearen, berogailuaren, ur beroaren edo telefono finkoaren linea ordaintzeko. Bono horiez etekina atera dezaketenen artean bazaude, informa zaitez nola egin izapideak, eta nola hobetu zure bizi-kalitatea.
Elektrizitateko Bono Soziala
Elektrizitateko Bono Soziala faktura elektrikorako deskontu bat da, Gobernuak eskaintzen duena baliabide urriak dituzten pertsonek beren argiaren ordainagiriak ordaindu ahal izan ditzaten. Bono Sozialaren onura lortzeko, beharrezkoa da zenbait baldintza betetzea, errenta-mailari eta familia-egoerari dagokionez, eta zuzenean kudeatu behar da Erreferentziazko Merkaturatzailearekin.
Elektrizitateko Bono Sozial bat izateko baldintzak familia-motan eta urteroko errenta-mailan oinarritzen dira. Baldintza horien arabera, familia-unitate bakoitza (horrela izendatzen da soldata baten mende dagoen pertsona-multzoa)kontsumitzaile kalteberatzat, kontsumitzaile kaltebera larritzat edo gizarte-bazterkeria arriskuan dagoen kontsumitzaile kaltebera larritzat jo ahal izango da.
Deskontua % 25 izan daiteke kontsumitzaile kalteberentzat eta% 40 kontsumitzaile kaltebera larrientzat. Gainera, gizarte-bazterkeria arriskuan dagoen kontsumitzailea bada, administrazio autonomiko edo tokiko baten gizarte-zerbitzuek laguntzen diotena gutxienez fakturaren % 50a ordainduz, ez zaio faktura elektrikoari aurre egin beharko, eta ordainketa denbora batez ez badu aukerarik ordainketari aurre egiteko, ezingo da elektrizitate-hornidura eten.
Laguntza horien xehetasun guztien berri izateko (eta bono soziala eskatzeko baldintzak eta era), Trantsizio Ekologikoaren Ministerioaren webgunea kontsulta dezakezu, hemen klikatuz: https://www.bonosocial.gob.es/
Bono Sozial Termikoa
Bono Sozial Termikoa laguntza-programa bat da, kontsumitzaile kalteberenen berogailuaren eta ur beroaren edo sukaldearen erabileraren gastuak konpentsatzeko, erabiltzen duten iturria edozein izanik ere.
Bono honen onuradun izan daitezke 2018ko abenduaren 31n Elektrizitateko Bono Sozialaren onuradun direnak, inolako izapide edo eskaerarik egin gabe, baita data hori baino lehen eskaera beteta aurkeztu dutenak ere, aldeko ebazpena eman bada.
2019an, 25 eta 123,94 € bitarteko laguntza izango da, eta helburu berbererako ematen den beste edozein laguntza-motarekin bateragarria da. Laguntza, onuradun bakoitzeko, urteko ordainketa bakarrean emango da, faktura elektrikoa helbideratua duen kontu korrontean, eta kopurua bere kalteberatasun-graduaren eta bere ohiko etxebizitzaren klima-zonaren araberakoa izango da. Kontsumitzaile kaltebera larria bada edo gizarte-bazterkeria arriskuan badago, klima-zonagatik dagokiona baino % 60 handiagoa izango da laguntza.
Xehetasun gehiagorako (zein den zure klima-zona edo nola aldatu bankuko datuak, besteak beste), Trantsizio Ekologikoaren Ministerioak lotura honetan du informazioa: http://www.bonotermico.gob.es/
Telekomunikazioen edo Telefonoaren Abonu Soziala
Beste laguntza bat ere badago, oso ezezaguna, etxeetako telefono finkoko gastuetarako. Telekomunikazioen Abonu Soziala delakoa da. Murrizketa handi bat da alta-kuotan eta linea finkoaren hilabeteko fakturan. Telefonoaren Abonu Sozialarekin eskatutako linea finkoaren hileko fakturak % 95eko deskontua du, eta hasierako alta-kuotak, telefono-linea finkorik izan gabe, % 70ekoa. Murrizketa horiez gain, ez dago kontsumo-mugarik, eta deien kostua linea fineko bitarteko tradizionalen bidezko kontratuaren bera da.
Laguntza honen onuradunak 9.023,50 €-ko familia-errenta gainditzen ez dute erretiratu eta pentsionistak dira.
Egun, Movistarrek bakarrik du martxan dirulaguntza-zerbitzu hau. Abonuaren onuradun izateko xehetasunak interesatzen bazaizkizu, hemen kontsulta ditzakezu: https://atencionalcliente.movistar.es/pregunta-frecuente/abono-social/