
- > Castellano
Aste honetan egiten ari den abiadura kontrolatzeko kanpaina egiteaz gain, Balmasedako Udaltzaingoak, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzarekin lankidetzan, bat egin du uhalaren eta haurrak lotzeko sistemen erabilera kontrolatu eta zaintzeko kanpainarekin (nazio mailan egingo da martxoaren 12tik 18ra) eta ibilgailuen baldintza teknikoen kanpainarekin. Azken hori martxoaren 19tik 25era egingo da, eta, horretarako, gure hiriko kaleetan ibilgailuen kontrolak gauzatuko dira.
Segurtasun-uhala oinarrizko eta funtsezko elementua da bide segurtasunean, eta erdira murrizten du heriotza-arriskua istripuetan. Atzeko eserlekuetan ez erabiltzeak arrisku handia dakar. Aurrez aurreko kolpe batean, atzeko eserlekuetan dagoen batek aurreko eserlekuetan doan bat heriotza eragiteraino jotzeko aukera zortzi aldiz handiagoa da.
Abiaduraren ondoren, segurtasun-uhala ez erabiltzea errepideko heriotzen kausa nagusietan bigarrena da. Adingabeei dagokienez, beharrezkoa da Haurrak Lotzeko Sistemak erabiltzea, haien neurri eta pisura egokituak, 1,35 metroko garaiera izan eta ibilgailuaren atzeko eserlekuak erabiliko dituzten arte..
Azkenik, ibilgailuen baldintza teknikoen harira, Trafiko sailak egindako azken ikerketaren arabera, ibilgailua zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta handiagoa da hiltzeko edo ospitalizatzeko moduko lesio bat pairatzeko arriskua. Kontuan izanda arriskuaren eta ibilgailuaren antzinatasunaren arteko lotura, segurtasun-elementu guztiak (pneumatikoak, argiak, seinaleztapena, kalterik gabeko haizetakoak…) egoki mantentzea ezinbestekoa da ezbehar-tasari aurre egiteko.
Horiek izango dira martxoan Poliziak egingo dituen kanpainak.