
- > Castellano
Joan den astean, Eskola Bidearen pilotu-proiektua martxan jarri zen, laguntza-lanak egin zituzten herritarren laguntzarekin. Mendia HLHIko eta Zubi Zaharra ikastolako 150 haur inguruk hartu zuten parte esperientzia horretan; helburu nagusia bide seguru bat sortzea da, haur guztiak oinez joan ahal izan daitezen eskolara.
Hasierako ideia zen urtarrilaren 21eko astean haurrak bidea laguntzarik gabe egiten hastea. Hala ere, pilotu-probak aurrera egin ahala gero eta jende gehiago batu denez, erabaki da aste honetan ere helduen laguntza eskaintzea. Ondorioz, gaurtik urtarrilaren 25era arte (ostirala), pertsona batek taldeari lagunduko dio.
Gogorarazten dugu nahitaezkoa ez bada ere gomendagarria dela bularrekoak erabiltzen jarraitzea. Era horretan, proiektua ikusgarriagoa izango da eta gero eta pertsona gehiagok erabakiko dute parte-hartu eta laguntzea.
Esker berezia luzatu nahi diegu hiribilduko saltokiei, esperientziarekin bat egitea eta Eskola Bidearen lagun bilakatzea erabaki baitute. Esker berezia, baita ere, Anhize saltokiari, bere ekimenez gailetak banatu baititu Enkarterri Etorbidean zehar igarotzen ziren aurren artean.
Bukatzeko, Udaltzaingoaren lana azpimarratu behar dugu, batez ere punturik arriskutsuenetan; izan ere, haiei esker, haurrentzako segurua den ibilbide bat lortu dugu.