
- > Castellano
Konstituzio Auzitegiaren epaiaren ostean, merkealdietako salmentak egin ahal izango dira merkatari bakoitzaren iritziz interes handiena duten urtaroko denboraldietan. Epai hori Eusko Jaurlaritzak jarritako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoari lotuta dago, aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege-dekretuaren hainbat artikuluren ingurukoa.
Hortaz, merkatari bakoitzak askatasunez erabaki ahalko du zenbat iraungo duen merkealdiak. Hala ere, Eusko Jaurlaritzari jakinarazi beharko dio noiz egingo dituen merkealdiak.
Lurralde-ordezkaritzarekin harremanetan jartzeko moduak:
– Euskadi.eus-en erabiltzaile-izen eta pasahitzarekin: Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren web orriaren bidez modu telematikoan. http://www.euskadi.eus/web01-a2merka/es/contenidos/autorizacion/co_rebajas/es_orn/rebajas.html
-Sarrera honen amaieran atxikitako idatziaren bidez:
1.- Ordezkaritzaren Erregistro Nagusian idatzia eta kopia bat aurkeztuz:
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza.
General Concha, 23
48010 Bilbo
2.- Korreo ziurtatu bidez, gutun-azal irekian idatzi hau eta kopia bat aurkeztu beharko dira Correos bulegoan erakunde horrek zigilua jartzeko. Kopia zigiluduna ziurtagiri gisa gorde beharko da.
Derrigorrezkoa da, edozein kasutan, idatzi honen kopia bat gordetzea ziurtagiri gisa, establezimenduan erakusteko.
Informazio gehiago 946801002 telefono-zenbakian (Mirenla).