Balmasedako Udalak 21 langabetu kontratatuko ditu, Lanbideren 2018ko enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren bitartez: 

Balmasedako Udalak 21 langabetu kontratatuko ditu, Lanbideren 2018ko enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren bitartez: 2 liburutegi- eta artxibo-laguntzaile, 1 kontabilitate-laguntzaile, 1 informatikako laguntzaile, 1 sare sozialetako dinamizatzaile, 1 ingurumeneko laguntzaile, 1 delineatzaile, 1 soldatzaile, igeltserotzako 2. mailako 3 ofizial, igeltserotzako 3 laguntzaile, lorezaintzako 2. mailako 3 ofizial eta zurgintzako 2. mailako 4 ofizial.

Informazio xehatua

Kontratatuko diren pertsonek 2018ko ekainaren 13ko ebazpenean ezarritako nahitaezko baldintzetakoren bat bete beharko dute kontratua hasteko unean. Hauek dira baldintzok:
– Guztiz langabezian egotea eta Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
– Kontratatuko diren pertsonen % 30, gutxienez, DSBEren titularrak izan beharko dira.
– Gainerakoak honako kolektibo hauetakoren batekoak izan beharko dira:o 35 urte edo gutxiagoko pertsonak.o 45 urtetik gorakoak eta kontratazioaren aurreko 180 egunetan lan-eskatzaile gisa erregistratuta egondakoak.
o 55 urtetik gorako pertsonak.
o Epe luzeko langabeak. Epe luzeko langabeak dira kontratazioaren aurreko 540 egunetan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa inskribatuta daudenak, betiere aldi horretan gutxienez 360 egunez langabezian egon badira.
o Gizartetik baztertuta geratzeko arriskua dutenak. Gizartetik baztertuta gelditzeko arriskuan dauden pertsonak dira DSBE jasotzen dutenak, haren bizikidetza-unitateko kideak eta honako hauek:
–18 eta 30 urte arteko gazteak, gazteak babesteko erakunderen batetik ateratakoak.
–Droga-arazoak edo bestelako mendekotasun-nahasmenduak dituzten pertsonak, birgaitzeko edo gizarteratzeko prozesuan daudenak.
–Espetxean egonik, beren espetxe-egoeragatik enplegu bat eskura dezaketen eta beren lan-harremana uztailaren 6ko 782/2001 Errege Dekretuaren 1. artikuluan araututako lan-harreman bereziaren aplikazio-eremuaren barruan ez duten presoak, eta baita baldintzapeko askatasuneko egoeran daudenak eta preso ohiak ere.
–Preso adingabeak, adingabeen zigor-erantzukizuna arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren aplikazio-eremuan daudenak, eta beren egoeragatik enplegu bat eskura dezaketenak, eta beren lan-harremana uztailaren 30eko 1774/2004 Errege Dekretuak onartutako adierazitako Legearen Araudiaren 53.4 artikuluak adierazten duen lan-harreman berezien aplikazio-eremuaren barruan ez dutenak, eta baita zaintzapeko askatasuneko egoeran daudenak eta preso ohiak ere.
–Euskal Autonomia Erkidegoko agintaritza eskudunek baimendutako bizitoki-zentro alternatiboetan ibili diren pertsonak.
–Desgaitasunen bat duten pertsonak.
–Familia-kargak dituzten emakumeak. Familia-kargak dituzten emakumeak dira ezkontidea edota 26 urtetik beherako adingabeak, mendeko adinekoak edo harreran hartutako adingabeak dituztenak.
–Genero-indarkeria pairatu duten emakumeak. – Kontratatutako pertsona guztien % 40, gutxienez, emakumezkoak izan beharko dira.
– Kontratatutako pertsona guztien % 15, gutxienez, 45 urtetik gorakoak izan beharko dira.
– Ezingo dira aurreko deialdietan kontratatutako pertsonak berriz kontratatu, beste hautagairik ez dagoenean salbu.

Beteko diren urratsak

Eskaintzak Lanbideren webgunean argitaratuko dira, eta hiru fasetan egingo dira:

1. fasea: lorezaintzako 2. mailako 3 ofizial eta zurgintzako 2. mailako 4 ofizial: irailaren 17tik 24ra, biak barne.

2. fasea: 2 liburutegi- eta artxibo-laguntzaile, 1 kontabilitate-laguntzaile, 1 informatikako laguntzaile, 1 sare sozialetako dinamizatzaile, 1 ingurumeneko laguntzaile eta 1 delineatzaile: Urriaren erdialdean (datak zehazteke daude). Eskaintza horiek emakumeei zuzentzen zaizkie, Lanbideren araudiak ezartzen dituen ehunekoak betetzeko, nahikoa emakume ez dagoen kasuetan salbu. Interesa duten gizonek ere izena eman dezakete, emakumerik ez balego kontuan har ditzaten.

3. fasea: 1 soldatzaile, igeltserotzako 2. mailako 3 ofizial, igeltserotzako 3 laguntzaile. Azaroaren erdialdean (datak zehazteke daude).

– Lanbidek hautaketa-prozesuan parte hartu nahi duten eta araudiak ezarritako baldintzaren bat betetzen duten pertsonen curriculumak bidaliko dizkio Udalari.
– Udalak interesdunei beharrezko agiriak eskatuko dizkie baloratu behar diren irizpideak dokumentuen bidez frogatzeko:
– Hautagaien artetik baremaziorik onena dutenak aukeratuko dira. Berdinketa egonez gero, adin handiena duena hautatuko da.
Postu batzuetan gutxienez zenbat emakume kontratatu behar diren ezarriko da.

Pertsonak hautatu ondoren, zerrenda 3 egunez egongo da ikusgai, erreklamazioak jartzeko. Ondoren, hautaketaren azken emaitza bidaliko zaio Lanbideri, eta beharrezko kontratuak egingo dira. (Abenduaren 30 baino lehen).
Interesa duten pertsona guztiei izena emateko gomendatzen diegu, balitekeelako profila betetzen duten nahikoa pertsona ez egotea eta betekizunen bat egokitu behar izatea.