
- > Castellano
Izena: Cristina Sebastián Aguado
Adina: 24
Zer diziplina zientifiko lantzen duzu? Giza nutrizioa eta dietetika
Zertan egiten duzu lan/zer ikertzen duzu? Dietista-nutrizionista naiz nire Balmasedako kontsultan.
Zertarako balio du egiten duzunak? Nutrizioaren arloan zenbait esparru daude. Dietista-nutrizionista batek honako honetan lagun zaitzake:
• Elikatze-ohiturak aldatzen osasuna hobetzeko honako kasu hauetan eta antzekoetan: gaixotasun kardiobaskularrak, giltzurruneko arazoak, elikagaiekiko intolerantzia edo alergia, diabetesa, minbizia…
• Digestio-hodiko arazoak tratatzen, adibidez Crohn-en gaixotasuna edo kolitis ultzeraduna, SIBO gaixotasuna, hantura eta haizeak… Horietan nutrizionistak malnutrizioa ekiditen laguntzen dio pazienteari, eta, ondorioz, bizi-kalitate hobea izaten.
• Pisua galdu, irabazi edo mantentzen, betiere pazientearen beharrak aseta, osasuna ez kaltetzeko eta nutriente-falta ekiditeko.
• Haurdunaldian edo edoskitzaroan, makronutriente, kaloria, bitamina eta mineral gehiago behar dira eta behar horiek guztiak asetzen laguntzen dio nutrizionistak pazienteari, dieta osasuntsu eta banakakoari egokitutakoarekin.
• Bizitzako etapa guztietan nutrizio-aholkularitza ematen, haurtzarotik zahartzarora arte dieta osasuntsua eta pertsonalizatua sortuz, bai momentu osasuntsuetan bai pazientea gaixo dagoen momentuetan. Gainera, aintzat hartzen da etapa bakoitzean beharrezkoa den hidratazioa, pertsona horrek medikamentuak hartzen dituen edo ez, behar bereziak, gustua aldatzea…
• Kirolarien errendimendua hobetzen, kirolari bakoitzari bere helburuak lortzen lagunduta, egiten duen kirolaren arabera.
• Ongi elikatzen eta honako hauek irakasten: nutrizio-etiketa interpretatzea, elikagai osasungarrienak hautatzea, elikagai batzuk antzeko nutrienteak ematen dituztenekin trukatzea…
Zure ustez, zergatik da garrantzitsua zientzia? Beste gauza askoren artean, zientziak gure bizi-kalitatea hobetzen du, baita hezkuntza ere. Nutrizioak organismoan gertatzen diren prozesu biokimiko eta fisiologiko guztiak ikertzen ditu.
Nola animatuko zenituzke belaunaldi berriak? Ulertaraziko nieke garrantzitsuena etengabe ikastea dela, beti hobetzen aritzeko. Egunero ikerketa zientifiko berriak agertzen dira eta horiek gure bizi-kalitatea hobetzen laguntzen digute.