
- > Castellano
Gaur, otsailaren 4an, Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, kontzientziazioa handitzeko eta gizartea mobilizatzeko helburuarekin, gaixotasunaren prebentzioan eta kontrolean aurrera egiteko.
Zer da minbizia?
Gaixotasun bat da, eta, haren ondorioz, organismoko zelulak modu neurrigabean hazten dira, koskor bat sortu arte.
Minbizia zifretan
Balioesten da bi gizonetik batek eta hiru emakumetik batek minbizia izango dutela bizitzako uneren batean. Urtean 14 milioi kasu baino gehiago hautematen dira munduan, eta gaixotasunak 9,6 milioi heriotza eragiten ditu urtero.
Arrisku-faktoreak
Minbizi-kasuen heren bat ekidin daiteke arrisku-faktore nagusiak murriztuz:
- Alkoholaren, tabakoaren eta drogen kontsumoa.
- Elikadura eta dieta.
- Ariketa fisikoa.
- Erradiazioak edo substantzia kantzerigenoekiko esposizioa.
- Infekzio zehatzak.
Tratamendua
Hautemate goiztiarra funtsezkoa da; izan ere, gaixotasuna egoera goiztiarrean hautematea bermatzen duten proba diagnostiko zehatzak daude.
Zer egin dezakegu?
- Gaixotasuna duen gertuko pertsonaren bati lagundu.
- Azterketa medikoak egin eta osasuna zaindu, arrisku-faktoreak ekidinda.
- Informazioa bildu eta gainerakoak kontzientziatu.
- Minbiziaren aurkako ikerketari dohaintzak egin.
Nabarmendu behar da Euskadiko osasun-sistemak 400 proiektu baino gehiagotan hartzen duela parte, prebentzioan, diagnostikoan eta diziplina anitzeko arretan hobekuntzak lortzeko. Helburua eraginkortasuna handituko duten tratamendu pertsonalizatuak lortzea da, eta, horrela, gaixoen osasunean eta bizi-kalitatean hobekuntzak lortzea.
Aipatu ditugun proiektu horiek Biodonostia Osasun Ikerketako Institutuan, Biocruces Osasun Ikerketako Institutuan eta Bilbao-Basurto ESIan garatzen dira gehien bat.
Ezin dugu ahaztu arreta goiztiarrean egiten den lan garrantzitsua, herritarrak heziz hitzaldi eta tailerren bidez.
Gogoratu behar dugu borroka hau ez dela minbiziaren aurkako guda bat, baizik eta osasunaren aldeko ibilbidea.