
- > Castellano
Jagoba Güemesek eta Begoña Gonzálezek Balmasedako Mendi Taldeari buruz hitz egin digute; elkarteak 800 kide ditu, gutxi gorabehera
Kolitzarako igoera baino egun bat lehenago (tradizio hori oso errotuta dago hiribilduan) eta Aste biziki mendizalea igaro ondoren, Balmasedako Mendi Taldeko presidenteari eta presidenteordeari eginiko elkarrizketa hau argitaratzen dugu. Bertan, elkarte urtetsu eta aktibo horren funtzionamendua azaldu digute. Jagobak eta Begoñak proiektu berrien berri eman digute, eta kirol eder honetan hasi nahi dutenak parte hartzera animatzen dituzte; izan ere, pentsa daitekeena gorabehera, antolatzen dituzten irteerak erdi-mailakoak dira, eta ez alpinista handiei zuzendutakoak.