- > Castellano
Kulturako zinegotzigoak urte osoko kultura-proiektu hau jarri du abian: “BALMA TOUR 2020”
Zertan datza?
Proiektu horren barruan, urtean zehar gaika antolatutako 12 bisita gidatu egingo ditugu Balmasedan, denak doan. Helburu nagusia da bertako historia eta kultura sustatzea, eta balmasedarrek bizileku duten herriaren zenbait alderdi historiko ezagutzeko aukera izatea. Aberasgarria da zeure herrian bertan bisita gidatu bat egitea.
Lehen bisita urtarrilaren 25ean izango da (larunbata), 11:30ean. Elkartzeko lekua: San Severino plaza.
Laburpen-kartel bat egin dugu, baina urte osoan zehar bisiten berri emango dugu Udalaren komunikabide guztietan (Udalberriak, argidun panelak, Whatsapp, Facebook, etab.). Zuen kontaktuen artean zabaltzera ere animatzen zaituztegu.
Gogoratu, argazkiak edo bisita gidatuekin erlazionatutako informazioa partekatzen baduzue #balmatour hastag-a erabili dezakezuela zuen argitalpenetan.
Espero dugu ideia hau zuen gustukoa izatea!
Norentzat da?
Nagusiki Balmasedako herritarrentzat, baina nahi duen orok eman dezake izena, librea eta doakoa baita.
Nola eman dezaket izena?
605 75 74 20 telefono-zenbakira deituta edo c.pasion@balmaseda.eus helbidera mezu bat bidalita; zer bisitetara joan nahi duzun zehaztu beharko duzu.
Nola daude egituratuta bisitak?
Bisita guztietan oinarrizko azalpenak eta gai espezifiko bati buruzko azalpenak emango dira:
- Urtarrilak 25, larunbata: hiribilduaren sorreraren urteurrena
- Otsailak 15 eta 22 (2 saio): bisita Balmasedako dorreetara (San Severino kanpandorrea, San Juan eliza eta Zubi Zaharra)
- Martxoak 8, igandea: Emakumearen Nazioarteko Eguna (Maria Francisca Dapena)
- Apirilak 9: Ostegun Santua. Ezagutu gure Aste Santua barrutik
- Maiatzak 9 eta 10: Erdi Aroko azoka
- Ekainak 28, igandea: Balmaseda hartu zuteneko urteurrena (ekainak 29). Gerra Zibila
- Irailak 27, igandea: indianoak
- Urriak 23: egun berean edo larunbatean egingo da. Putxerak
- Azaroak 8, igandea: frantsesek eragindako Balmasedaren Erreketa
- Abenduak 5, larunbata: Euskararen Eguna (bisita euskaraz)