
- > Castellano
Ekainaren 4an amaitu zen trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga borondatez ordaintzeko epea. Zerga ordaintzen ez denean, Aldundiak (bera arduratzen da zerga epez kanpo kobratzeaz) gutun bat bidali ohi du egoeraren berri emateko eta zor den kopurua jakinarazteko. Gutun hori bidali da, eta hauteman da akats informatiko bat dela-eta gutun horien lehen bidalketan agertzen den zenbatekoa okerra dela. Aurki, berriro bidaliko da gutuna, zenbateko zuzenarekin.
Horrenbestez, arren eskatzen dugu ez dadila kontuan hartu eta ez dadila ordaindu kontzeptu honekin jasotako lehen gutuna, baizik eta bigarrena.
Norbaitek lehen zenbatekoa ordaindu badu eta bigarren zenbatekoa handiagoa bada, bigarren zenbatekoa ordaindu beharko du eta lehenengoa itzultzeko eskatu. Norbaitek zor duen kopurua baino handiagoa ordaindu badu, aldea itzultzeko eskatu beharko du.
Eskaerak egiteko edo edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan HAZekin (Markes plaza, 2; telefono-zenbakia: 010).
Barkatu egoera honek eragozpenen bat sortu badu.