
- > Castellano
Pasa den azaroaren 9an Balmasedaren erreketa egin zen.
Eguraldi txarra izan genuen eta arratsaldean euria egin zuen arren, irudiak eta antzezpena, aurten ere, izugarriak izan dira. Horren erakusgarri dira atera ditugun argazkiak (SAMBANORTE).
Ekitaldi honek bi helburu nagusi zituen: 1) kanpora begira, bisitariak erakartzea Balmaseda ikusi eta hiribilduaren historia eta txokoak ezagutu eta berriz ere etortzeko gogoa izan dezaten. 2) Barrura begira, 1808an gertatukoaren dibulgazio historikoa egitea, eta biztanleek parte hartzen, entseguetara bertaratzen, bazkariak egiten… lortzen den kohesio soziala sustatzea.
Euriak bisitariak erakartzen lagundu ez bazuen ere, Jorge “Txospe”k (Alboan) ia 80 pertsona izan zituen bisita gidatuan eta eguerdian giro polita egon zen hirigune historikoko kaleetan.
Sareetan gertakari historikoak zabaltzeko egin den kanpainak batez beste 1.000 erreakzio izan ditu argitalpen bakoitzeko.
- Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu honako hauei:
- Ordena publikoan parte hartu duten boluntarioei, behar-beharrezkoak baitira Balmasedan antolatzen diren ekitaldietan guztietan, ezin dugu ahaztu.
- Antzezlanean parte hartu zuten balmasedar guztiei, soldaduei eta herritarrei.
- Antzezlanaren antolatzaile teknikoei eta artistikoei. Arropaz, jantziez… arduratzen diren pertsonei.
- Ostalariei, emandako janariagatik eta terrazak erabiltzen uzteagatik.
- Enkarturri, haren lankidetzagatik.
- Urbegiri, trukean ezer eskatu barik zaldien gorozkiak garbitzen laguntzeagatik, bai larunbatean (hilak 9) bai igandean (hilak 3), entsegu orokorretan.
- Kultur saileko teknikariei.
- Udaleko brigadako langileei.
- Babes Zibilari.
- Udaltzaingoari.
- Beren zaldiak ekarri zituzten gonbidatuei.
- Ekitaldia eta Balmasedaren irudia jendarteratzen lagundu duten hedabideei eta pertsonei.
- Babes Zibilari, Urbegiri eta Alboani.
Kultura, Jai eta Herritarren partehartze Zinegotzia