
- > Castellano
Pandemiaren ondorioz dagoen osasun-egoera ikusita, Balmasedako Udalak, jai batzordearen eta hura osatzen duten elkarteen adostasunarekin, erabaki du 2021 honetan San Severino jaiak ez ospatzea.
Beste urte batez jairik ez izatea inork nahi ez duen egoera tristea da, baina hartu ahal den erabaki bakarra da, erantzukizunaren eta zuhurtziaren irizpideei jarraituz. Gainera, San Severino larunbatean izateak masifikazio-aukerak handitzea ekarriko luke, eta errazagoa litzateke, beraz, antola litezkeen jai ekitaldien gaineko kontrola galtzea.
Hala ere, jaiak ez diren ekitaldi kulturalak antolatuko dira. Ekitaldi horiek formatu murriztua izango dute, eta edukieraren kontrola eta indarrean dauden osasun-neurri eta -murrizketa guztiak aplikatuko dira. Erakundeek, elkarteek eta herritarrek batera hartu behar dugu jarduera horiek garatzean eta asteburuko beste edozein unetan pilaketak saihesteko erantzukizuna.
Ziur gaude berriro ere balmasedarrok gure sen ona eta zuhurtzia erakutsiko ditugula, eta gure hiribilduan agerraldirik ez egotea lortuko dugula.
Datorren urtean, 2022an, ziur gaude putxeren usain adierazgarria hiribilduko kaleetara itzuliko dela eta kaleetan festen beroa berriro ere zabalduko dela. 2021 honetan eskatzen dugu zentzuz eta zuhurtziaz jokatzeko eta guztion artean ahal dugun guztia egiteko, datorren urtean jaiak berreskuratu ahal izateko.