
- > Castellano
Gaurtik, maiatzaren 4tik aurrera, indarrean sartuko da konfinamendua malgutzeko planaren 0 fasea.
Zer egin daiteke fase honetan?
SALTOKIAK ETA ZERBITZUAK
400 metro koadro baino gutxiagoko lokal batzuk irekitzen hasiko dira, hala nola ileapaindegiak, burdindegiak, dentistak, optikak, fisioterapia-zentroak edo loradendak Baina, muga batzuk izango dituzte. Bezeroei banakako arreta eskainiko zaie eta beti aurretiko hitzordua eskatuta. Horietan, zorroztu egingo dira babes-neurriak, eta lokalean ezinezkoa bada gutxieneko 2 metroko tartea mantentzea, maskarak erabili beharko dira. Saltoki guztiek jarri beharko dituzte bezeroen eskura gel hidroalkoholikoak. Gainera, ordutegi mugatua gorde beharko dute 65 urtetik gorakoentzat (70 urtetik gorakoei esleitutako paseatzeko ordutegiaren barruan).
TABERNAK ETA JATETXEAK
Etxera emateko zerbitzua eskaintzen duten ostalaritza-establezimenduetara joan ahal izango da eskaerak jasotzera. Horretarako, eskaerak aldez aurretik egin beharko dira telefonoz eta jasotzera joateko ordua ezarri beharko da.
ZAHARBERRITZE-LANAK
Hutsik dauden etxebizitzetako eta itxita dauden merkataritza-lokaletako obrei berriz ekin ahalko zaie, baldin eta langileek ez badute kontakturik obrakoak ez diren beste pertsona batzuekin.
GARRAIO PUBLIKOA
Ez dago aldaketarik garraio-metodoetan; bai, ordea, horiek erabiltzeko baldintzei dagokienez. Astelehen honetatik aurrera, derrigorrezkoa da maskarak erabiltzea garraio publikoan.
ORTUAK ZAINTZEA
Landu daitezke autokontsumorako diren ortu familiarrak, betiere etxebizitzaren udalerri berean edo alboko beste batean badaude.
ARTXIBATEGIAK
Ahal dela, zerbitzuak telematikoki emango dira.
Ezinbestekoa denean, herritarrek gehienez ere 10 dokumentu aurrez aurre kontsultatzeko eskaera egin ahalko dute.