
- > Castellano
Birziklapena gelditzeko iritsi da, eta, zeregin hori errazteko, Garbiker enpresak Garbigune mugikor bat jarriko du gure hiribilduan ekainaren 3tik 7ra bitartean. Hainbat atal dituen edukiontzi handi bat da; atal bakoitzean, hondakin mota bat bota ahalko dugu. Udal-pilotalekuan jarriko da, eta edonork erabil dezake honako hondakin hauek botatzeko:
-Pilak
-Mugikorrak eta gailu elektroniko txikiak
-Gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak, haien materialak, osagaiak, kontsumigarriak eta azpiatalak, hala nola lisaburdinak, irabiagailuak, mikrouhinak eta abar.
-Sukaldeko tresnak (zartaginak, lapikoak, etab.).
-Lanparak eta bonbillak.
-Erradiografiak.
-Informatikako kontsumigarriak eta kableak.
-Etxeko olioa.
-Pinturaz edo disolbatzailez kutsatutako metalezko eta plastikozko ontziak.
-Pinturaz edo disolbatzailez kutsatutako xurgagarriak.
-Kafe kapsulak.
Garbigune mugikorra ekainaren 3an jarriko da, 08:00etatik 11:00etara, eta ostiralean, hilaren 7an, kenduko da, ordu berean. Beraz, edukiontzia erabilgarri egongo da asteleheneko 11:00etatik ostiraleko 08:00ak arte.
Edukiontzia 3,80 ml luze, 2 ml altu eta 1,20 ml zabal da. Horrez gain, hondakinak ontziaren hiru aldetatik bota daitezke.
Zerbitzu osoa da; hori dela eta, edozein etxetan sor daitezkeen, eta, oro har, udalerrietan eskura izaten ditugun edukiontzietan bota ezin diren hondakin txiki eta ertain guztiak botatzeko balio du. Balmasedaren kasuan, azpimarratu beharra dago badaudela sukaldeko olio erabilia botatzeko edukiontziak, baina Garbigune mugikorrean ere bota ahal izango da.
Garbiker, proiektu honen sustatzailea, Bizkaiko Foru Aldundiaren jabetzako enpresa publiko bat da, eta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailari lotua dago (1986an sortu zen). Gaur egun, xede nagusitzat ditu hondakinak prebenitzea, berrerabiltzea eta birziklatzea.
Birziklatzea ez da moda hutsa: ezinbestekoa da guztion ingurunea babestu nahi badugu. Funtsezkoa da energia aurreztu eta klima-aldaketari aurre egiteko. Gainera, birziklatuz gero, lehengai gutxiago erabiltzen ditugu eta produktu berri gutxiago fabrikatu behar dira. Horrez gai, lanpostuak ere sortzen ditu; ezin dugu ahaztu. Keinu txiki batek ondorio handiak ditu. Zu izan zaitezke munduan ikusi nahi duzun aldaketa, birziklatzeko ohitura hartuta.