
- > Castellano
Hilaren 2tik aurrera sei hilabete eskas falta izango dira etxe zaharrenenetan, hau da, 50 urte aspaldi beteta dituzten horietan, EITren (Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa) nahitaez aurkezteko. Ikuskapen prozesua errazteko, Eusko Jaurlaritzak epe bakarra ezarri zuen; hau da, 2018ko ekainaren 27a.
Arauak dioenez, eraikinek EIT izan behar dute 50 urte betetzen dituztenean. Horretarako, jabeek urtebeteko epea daukate ikuskaritzaren txostena udalean aurkezteko. Bestalde, zaharberritzerako, energiaren eraginkortasunerako eta irisgarritasunerako diru-laguntzak eskatzen dituztenean, EIT aurkeztu beharko dute eskaerarekin batera. Dokumentua aurreneko aldiz igorri ondoren, ikuskapena hamar urterik behin berrikusi behar da.
Garrantzitsua da jakitea hiru arlo aztertzen direla garatu beharreko ikerketa lanetan:
1: Lehenengoa, etxearen kontserbazio egoera ebaluatzea, bertan igarritako hutsuneak, kalteak eta balizko kausak identifikatuz.
2: Bigarrena, irisgarritasun unibertsalaren oinarrizko baldintzak aztertzea, horiek betetzeko zentzuzko egokitzapenak egin litezkeen edo ez erabakiz.
3: Hirugarrena, eraikuntzaren energia-eraginkortasunari buruzko egiaztagiria, zeinek indarreko araudiak horretarako ezarritako edukia eta prozedura biltzen baititu.
Ikuskatzearen ondoren, eraikinak EITn aurreikusitako bost kalifikazioetako bat jasoko du, bere egoeraren eta bertan gauzatu beharreko lanen arabera:
1go gradua: berehalako kolapso edo pertsonentzako kalte arriskua hautematen denean obra 24 ordu baino lehenago gauzatu beharko da.
gradua: epe ertainean pertsonentzako arriskuak eragin ditzakeen kalte garrantzitsurik badago hiru hilabete baino lehen jardun behar da.
2. gradua: eraikinean kalteak eragin ditzaketen gabezia larriak nabaritzekotan lanak burutzeko epea urtebetekoa da.
3. gradua: sistema osoan eraginik ez duten baina gero eta larriagoak izan daitezkeen akats puntualak aurkitzen badira jarduketa urtebete baino gehiago atzeratu daiteke.
4. gradua: ez bada arazorik hautematen, edo mantentze-lan egokiarekin konpondu daitezkeen arazoak hautematen badira ez dago ezarritako eperik.
5. gradua: ez bada arazorik hautematen, edo mantentze-lan egokiarekin konpondu daitezkeen arazoak hautematen badira ez dago ezarritako eperik.
Egin beharreko konponketa lanak egin ondoren, jabeak, bai partikularrak bai komunitateak, Konponketaren Ziurtagiria aurkeztu beharko du udalean.
Kontuan hartu behar dugu txosten teknikoa aurkezteko beharra ez betetzeak oso ondorio larriak eta garestiak izan ditzakeela. Alde batetik, hori hirigintza alorreko arau-haustea da, eta udalek ahalmena izango dute, EITak kudeatzeko ardura duten erakunde gisa, beharrezkoak diren zigorrak eta betebeharrak ezartzeko; halaber, udalek gaitasuna daukate ikuskaritza (eta beharrezkoak izan daitezkeen konponketa lanak) era subsidiarioan egiteko. Horrek esan nahi du lan horiek egin ditzaketela, eta ondoren lan horien faktura jabeari igorri, hark ordaindu dezan, zenbatekoa bat edo beste bada ere. Bestalde, gabeziak garaiz hautemateak, etorkizunean konponbiderik ez duten akatsak ekiditea ekar dezake.
Begoña Erkiaga
Balmasedako Udaleko Arkitektoa