
- > Castellano
Balmasedako Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei larunbatean erakutsitako zibismo eta erantzukizunagatik; izan ere, egun horretan zen ospatzekoa “Kolitzarako Igoera ospetsua”. Kolitzara joan ziren pertsonek osasun- eta higiene-arauak errespetatu zituzten. Pertsona batzuek kirolerako edo paseatzeko planak aldatu zituzten pilaketak ekiditeko, eta beste batzuok erabaki genuen egungo egoerarekin lotutako muga eta arriskuak izango ez dituzten beste urte batzuetarako uztea igoera. Guztion artean elkar zaintzea lortu genuen, eta beste ekarpen txiki bat egitea hainbeste itxaroten ari garen normaltasunera iristeko.
Eskerrak eman nahi dizkiegu ere ostalariei, haiei esker herritarrek sentitu baitzuten larunbat normal bat zela. Jendeak larunbat eguzkitsuaz gozatu ahal izan zuen terraza eta tabernetan, ezarritako arau eta ordutegiak betez.
Amaitzeko, Udaltzaingoaren lana ere nabarmendu nahi dugu, jendearen osasuna eta segurtasuna zaintzen egon baitziren egun osoan zehar. Ertzaintzaren lankidetza ere eskertu nahi dugu, Udaltzaingoa iritsi ezin denera iritsi baitzen.
Elkarrekin beste urrats bat egin dugu deseskalada honetan, urrats irmo eta eredugarria.
Eskerrik asko!

MONTE KOLITZA.BALMASEDA Ermita de San Roque y San Sebastián