
- > Castellano
Tokiko Hautagaitza Independenteak (CLI) lehenengo indar politikoaren lekua hartu du maiatzaren 26ko udal-hauteskundeetan, jokoan zeuden hamahiru zinegotzietatik sei lortuta. Jarraian, EAJ (bost zinegotzirekin) eta EH Bildu eta PSE (zinegotzi bana) daude.
Botoen ehunekoen arabera, CLIk % 37,89 (1.683 boto) lortu du, EAJk % 36,24 (1.610), EH Bilduk % 12,38 (550) eta PSEk % 11,01 (489). Bestetik, PPk % 1,10 (49 boto, guztira) lortu du, eta VOXek % 0,59 (26 boto).
% 74,64ko parte-hartzea izan da, 2,57 puntu handiagoa 2015eko hauteskundeekin alderatuta. Abstentzioa, bere aldetik, % 27,93tik % 25,36ra jaitsi da. Emaitzek erakusten dute adierazitako talde politiko guztiek boto gutxiago jaso dituztela, CLIk izan ezik. Ondorioz, EAJ 6 zinegotzitik 5 izatera igaro da, eta EH Bildu 2tik 1era.
Legealdi berrirako zinegotzien izenak aurrera ditzakegu jada:
Foru eta Europako hauteskundeak
Maiatzaren 26an, halaber, Batzar Nagusiak eratzeko bozkatu da. Balmasedan, honela banatu da boto-emaileen konfiantza: % 50,76 EAJ, % 17,80 PSE, % 16,53 EH Bildu, % 7,92 Elkarrrekin Podemos, % 3,47 PP, % 1,14 Ciudadanos eta % 1 VOX.
Europako Parlamenturako 2019ko hauteskundeei dagokienez, CEUSek (EAJ, Compromiso por Galicia, Geroa Bai, Proposta per les Illes, Demòcrates Valencians eta Coalición Canaria taldeen arteko koalizioa) botoen % 46,75 lortu du, Talde Sozialistak % 20,10, Ahora Repúblicas-ek (Esquerra Republicana, EH Bildu, Bloque Nacionalista Galego, Ahora Canarias, Andecha Astur eta Puyalón de Cuchas taldeek osatutako hauteskunde-aliantza) % 14,54, Podemos-IU elkarteak % 9,10, Ciudadanosek % 2,08 eta VOXek % 1,07.
(Ekaineko Udalberriak-en honen inguruko informazioa zabalduko dugu).