
- > Castellano
Ertzaintzak jakinarazi du hainbat salaketa jaso dituela oporren ondorioz hutsik zeuden etxebizitzetan egindako lapurreten harira. Hain zuzen ere, Ekialdeko Europako banda antolatu bat ari da lapurretan Balmasedan. Ertzaintzak azpimarratu du etxebizitzako ateak eta gelak itxuraz normal uzten dituztela.
Sartu aurretik, oso ondo aztertzen dute etxebizitza, hutsik dagoela bermatzeko. Horretarako, markatzaileak erabiltzen dituzte. Metodo erraz-erraza da: markatzailea mugitu bada, badakite norbait sartu edo irten dela etxebizitzatik, eta, hortaz, ez dira bertan sartuko, baina markatzaileak leku berean jarraitzen badu, horrek esan nahi du etxebizitza hutsik dagoela eta barruan ez dutela inor aurkituko.
Nabarmentzekoa da miaketa horiek arratsaldez egiten dituztela, gutxi gorabehera 17:00etatik 22:00etara bitartean.
Hori dela eta, atarian ezezagunak ikusten badituzu, adierazitako ordu-tarte horretan bereziki, eman abisua lehenbailehen Ertzaintzari (112 edo 946802701 telefono-zenbakietan) edo Udaltzaingoari (657795800).
Kontuz ibili behar dugu, halaber, edozein arrazoi erabilita eta atarira sartzeko xedez atezain automatikora deitzen duten pertsonekin. Ziurtatu behar dugu deitzen duten pertsonak ez direla beren identitatearekin gezurretan ari, eta susmo txarra izatekotan, hobe da poliziari abisua ematea.
Ertzaintza eta Udaltzaingoa zaintza prebentiboko lanak egiten ari dira lapurreten egileak identifikatu ahal izateko.