
- > Castellano
Balmasedako haurrek eta gazteek Gurutze Bide Bizidunaren tradizioa jarraitzen dute Aste Santua igaro eta aste bete geroago, Magdalenako haur-prozesioarekin eta Santo Domingoko prozesio gaztearekin. Nagusiean emulatzen duten bi antzezpen hauetan parte hartzeko baldintza bakarrak adingabekoa izatea eta gogo eta grina handia izatea dira.
La Magdalenako haurren Gurutze Bidea
Gure hiribilduko haurren Gurutze Bidea apirilaren 6an eta 7an egingo da aurten (ostiralean eta larunbatean, hurrenez hurren). Besteetan egin duten moduan, ostiralean Baratzeko Otoitza, Azken Afaria, Atxiloketa eta Epaiketa antzeztuko dituzte, Sanedrinen, 21:30ean, eta, larunbatean, 10:30ean, Guardiako kalejira, Judasen Urkatzea, Pilatoren aurreko Epaiketa, Gurutze Bidea eta Gurutziltzatzea antzeztuko dira. Balmasedako kaleetan ibiliko dira; Hedegile kalean hasi, eta Dorre kalean egingo dute Gurutziltzatzea, “Iturriak” esaten zaion lekuan.
Santo Domingoko Gurutze Bide gaztea
Apirilaren 7an, larunbatean, 21:00ak inguruan, Santo Domingoko Gurutze Bide Gaztea hasiko da: gure hiribilduko harrobiak Azken Afaria antzeztuko du. Apirilaren 8an, igandean, 10:30ak inguruan, Baratzeko Otoitza eta Pilatoren Epaiketarekin hasiko dira. Hiribilduko kaleetan ibili ondoren, Gurutziltzatzea egingo dute. Udaletxearen aurrean antzeztuko dituzte bai Azken Afaria, bai Pilatoren Epaiketa. Josu Agirre izango da aurtengo Jesus.