
- > Castellano
Maitane Alonsoren istorioa ezagutzea zirraragarria izan da. Joan den irailaren 19an Klaret Antzokian Zientzia Hitzaldiak izan ziren, eta hura izan zen gonbidatuetako bat. Sodupeko gazteak, Medikuntzako bigarren maila ikasten ari denak, makina iraultzaile bat asmatu du, elikagaiak denbora luzeagoan eta modu ekonomiko, jasangarri eta osasuntsuagoan kontserbatzea ahalbidetzen duena.
Dena bere aitak egiten zituen barbakoekin hasi zen, eta munduko janariaren herena kontserbazio‑arazoak direlae-ta botatzen dela dioen datuarekin. Ideia baten jakin-minak eta pasioak hainbat sari irabazteko aukera eman diote Maitaneri, horien artean Intel ISEF delakoaren lehen jasangarritasun-saria eta bigarren mikrobiologia-saria. Mundu-mailan ospatzen den teknologia- eta zientzia-txapelketa garrantzitsuena da, eta Phoenixen antolatzen da (AEB).
Baina hobe da ezohiko istorio hori protagonistaren eskutik ezagutzea.