
- > Castellano
Zer egin du Udalak ikasturtearen hasiera errazteko?
2020/2021 ikasturtearen hasiera erronka bat izango da hezkuntza-komunitatearentzat eta administrazioarentzat. Hori horrela, alde guztiak inplikatu beharko gara ikasgeletan konfiantza- eta segurtasun-girorik onena lortzeko.
Gobernu Taldeak eta Hezkuntza Zinegotzigoak planteatzen ditugun eta, ahal dugun heinean, ikastetxeen eskura jarriko ditugun neurriak ezagutarazi nahi ditugu.
1.- Balmasedako ikastetxeetako (Mendia, Ikastola eta Institutua) arduradunekin harremanetan jarri gara, bilera bat egiteko helburu hauekin:
– Arriskurik handiena duten ikasleak identifikatzea (arrakala digitala).
– Ikastetxe bakoitzeko jardute-protokoloa ezagutzea eta haiekin birpasatzea.
2.- Udal-espazio eta espazio ireki guztiak identifikatu ditugu. Horren helburua da, eskolak bitan banatu behar izanez gero, espazio horiek lagatzea, eta, hala badagokio, aisialdirako gune gisa erabiltzea. Horrez gain, hauek ere identifikatu dira: udal-eraikinak eta -gelak, jolasleku gisa erabiltzeko plazak…
3.- Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzigoarekin lankidetzan, ikastetxeak garbitzeko errefortzu-plan bat egingo dugu lehen ordutik, ahal den neurrian, batez ere zerbitzuak eta espazio komunak desinfektatzeko eta eskola-egunetan garbiketa-lanen maiztasuna handitzeko.
4.- Udaltzaingoarekin koordinatuko gara, ikasle guztiek bide publikoan segurtasuna izan dezaten ikastetxeetara sartzean eta handik irtetean, batez ere Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan.
5.- Baliabide materialak hornituko ditugu (hala nola karpak, hesiak eta espazioak banatzeko materiala), beti ere beharrezkoa bada eta gure aukeren barruan.
6.- Aurrekontuan esku hartzen saiatuko gara gastuaren gehikuntza ekonomikoki finantzatzeko (arrakala digitala edo beste material batzuk).
7.- Ikasleak, familiak eta abar kontzientziatzeko kanpaina bat abiaraziko dugu.
9.- Gizarte-zerbitzuekin batera lan egingo dugu, premia handienak eta arrisku-egoerak izan ditzaketen ikasleak identifikatzeko.
Badakigu beharrezkoa dela neurriak hartzea, ikastetxeak ingurune seguruak izango direla bermatzeko.