
- > Castellano
Alucobond inprimatze-sistemak bermatzen du Balmasedako Historiaren Museoko panel berriak hain itxuroso egotea urte askoan, irakurtzen ari zaren sarreraren argazkietan ikus dezakezunez. Material moderno hau aluminiozko bi xaflaz eta plastikozko nukleo batez osatua dago, eta hori bera erabili da duela aste gutxi udal-zerbitzu honen ia panel guztiak berritzeko. Gainera, argiztatzea hobetu da, kontsumo txikiko eta argitasun handiko led luminariak erabiltzeko politikari jarraituz, eta zenbait bitxi historiko gehitu dira.
Berritasunak
Besteak beste, Kolitzako baselizako San Rokeren tailua. Juan Cruz Renovales zen etxe horretako etxezaina, eta etxera eraman zuen artelana gerra zibileko garaian babesteko, eta haren birbilobek hiribilduari itzuli diote. Egiteko dago datazioa eta zaharberritzea.
Enrique Hurtebisek ere badu bere lekua museoan, Teresa bilobaren senari esker. Mexikora emigratutako gizon balmasedar handi hau gogoratzeko beharra sustatu zuen, eta, eskerrak, era berean, Julia Gómez Prieto historialariak egindako ikerketa-lanari.
Berriki sortutako Putxeraren Kofradia eltzeko balmasedar horri eskainitako atalean aipatzen da, eta León Felipek erakusketaren zati bat du; han, besteak beste, hiribilduan izan zuen farmaziako hainbat poto ikus daitezke, Bizkaiko Farmazialarien Elkargoak emandakoak, eta bere jabetza zen motrailu bat, Villate-Dapenak dohaintzan emandakoa.
Azpimarratu beharra dago Historiaren Museoa doakoa dela aurtengo urtarriletik. Beraz, ez dago aitzakiarik ez ezagutzeko, eta Bizkaiko historiaren zati bat ikasteko.
Datu interesgarriak
Ordutegia: astelehenetan itxita
Asteartetik igandera: 10:00etatik 14:00etara.
*Asteazken, ostegun eta ostiraletan: 17:00etatik 19:30era.
*(uda-sasoian bakarrik, apirilaren 15etik urriaren 15era)
Telefonoa: 657 795 806