
- > Castellano
2018ko irailaren 14tik 16ra izango da Bocineros-Deiadar Xtreme ultra traileko lehenengo edizioa. Ekainan aurkeztua izan zen Bilboko Bizkaiko Batzar Nagusietako egoitzan, Ana Otadui bere lehendakariarekin.
Ana Otaduik, Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak, probak erakusten duen “kultura, tradizio, historia, inguruarekiko errespetua eta gainditze ahalamenaren uztartzea” azpimarratzen du bere aurkezpenean.
200 kilometroko luzera eta 22.000 metroko desnibel metatua duen “non stop” formatoko ultra trail mendi lasterketa da. Bizkaiko 5 deiadar mendiak (Sollube, Kolitza, Ganekogorta, Gorbeia eta Oiz) eta 3 Batzar Nagusiak (Abellanedako batzar-etxea, gaur egungo Enkarterrietako Museoa; Gerediagako foru zelaia eta Gernikako batzar-etxea) zeharkatuko ditu. Trail 52 Sport Mendi Kluba mendi elkarteak antolatuta, irteera eta helmuga Gernikako Arbolan bertan izango duen proba berritzaile hau (200 kilometroko lehenengoa Europan) Bizkaiko Historian errotuta dago. Erdi Aroan, Bizkaiko Batzar Nagusiak soinudun deien (adarrak) eta dei bisualen (suak) bitartez deitzeko ohitura zegoen, horretarako Lurralde Historikotik estrategikoki sakabanatutako bost Deiadar Mendien gailurrak erabiltzen zirelarik.
Bere 200 kilometroek Bizkaia osoa zeharkatuko dute 5 Deiadar mendiak igoz eta Batzar Nagusietako 3 egoitzetatik pasatuz.
Bocineros-Deiadar Xtreme ultra trailak Bizkaia ikuspegi berri batetik ezagutzeko aukera ematen du, gau eta egunez oinez zein korrika eginez 200 kilometroko ibilbidean, 32 udalerri (Bizkaiko 112etatik ia herena), 20 bat erdigune (baserri ingurukoak zein urbanoak), 10 mendilerro, 25 gailur eta 2 parke natural zeharkatuko dituena. Hiribildu Forala irteera eta helmuga izanik, lasterketak 18 anoa-gune izango ditu, non antolakuntzak partaideei janari zein edaria eskeiniko dien. Bizi- Oinarrietan gainera jantziz aldatzeko, atseden hartzeko edota masaje bat hartzeko aukera izango dute: Balmaseda (90.km.) eta Barazar (156.km.). Bi anoa-gune Batzar Nagusietako bi egoitzetan egongo dira: Abellaneda (71.km.) eta Gerediaga (175.km.), Fika, Zamudio, Bilbao edo Sodupe bezalako herrietaz gain.
Lasterketa bat, hiru distantzia: 200K, 105K, 45K
Bocineros-Deiadar Xtreme bezalako ultra trail baten gogortasunak, 200 kilometrokoa eta 22.000 metro desnibel metatuarekin, izugarrizko erresistentzia fisiko zein psikikoa duten korrikalari eta mendizaleentzako soilik mugatua dago. Lehenengoek ia 30 ordu beharko dituzte helmugara iristeko, azkenengoek aldiz, 56 orduko denbora muga izango dute ibilbidea osatzeko. Bere segurtasuna bermatzeko, gehienezko dortsal kopurua 200ekoa izango da.
Xtreme distantziaz gain, beste bi lasterketa izango dira, Deiadar Ultra, 105 kilometrokoa; eta Deiadar Maratoia, 45 kilometrokoa, Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeetatik.
Exigentzia maila hau dela eta, antolakuntzak distantzia laburragoko bi lasterketa eskeintzen ditu partaide mota eta kopurua zabaldu nahiean.
Lehiaketarik gabeko martxak antolatuko dira 5 Deiadar Mendietara, bertatik lehenengo korrikalarien igarotze orduarekin batera.
Ultra Bocineros-Deiadar Extreme lasterketarekin batera, osagarri bezala, bost Deiadar-mendiak igotzeko lehiakortasunik gabeko mendimartxak antolatuko dira, zaleek lasterketa jarraitzeko aukera izan dezaten. Martxa hauen helmugek, deiadar-mendi ezberdinen gailurretara, lehenengo korrikalarien igarotze momentuarekin bat egingo dute, hauek zaleen animoak eta berotasuna senti ditzaten. Horrek suposatzen du horietako hiru martxa (Kolitza, Ganekogorta eta Gorbeia) gauez izango direla, honek duen xarma bereziarekin.