
- > Castellano
Datorren urriaren 23an, asteazkena, Putxeren Nazioarteko Lehiaketaren 49 edizioa ospatuko da Balmasedan. Ekitaldia Julian Iantzi ezagun eta mediatikoak aurkeztu zuen urriaren 15ean, Guggenheim Museoan. Athletic Club de Bilbao Kluba eta Juego de Cartas programako sukaldari eta aurkezlea, Javier Sierra, Ohorezko Kofrade izendatu zituzten. Aurten lehiaketan bildutako diru guztia “La Cuadri del Hospi” elkartearentzat izango da, zeinak haur-minbizia ikertzen duen.
Hau da ospatzen den lehiaketa zaharrena, entzute handiena duena sarien garrantziari begira. Gainera, aurtengo edizioan bigarren aldiz antolatuko da Putxera Kofradiaren zuzendaritzapean. Horrela, eta 2018ko bideari jarraituz, lehiaketa pantaila erraldoi batean ikusi ahalko da, eta hainbat dastatzetan parte hartu ahal izango dugu, epaileen profesionaltasuna bai publikoari eta bai parte-hartzaileei hurbiltze aldera. Hori gutxi balitz, Julian Iantzi telebista-aurkezleak gidatuko du lehiaketa, eta aire fresko eta erakargarria emango dio goizeko saioari. Amaitzeko, kirolaren, kulturaren eta euskal gizartearen munduko pertsona ezagunak arduratuko dira sariak banatzeaz.
Festa guztietan bezala, behartsuenez oroitu behar gara: beste urtebetez, Putxera Kofradiak eta Balmasedako Udalak bildutako diruaren % 100 kausa sozialetara bideratuko dute. Aurreko urtean Go Maialen elkarteari 1.000 euro eman zitzaizkion, eta aurtengo bilketa La Cuadri del Hospi elkartearentzat izango da.
Hazten ari den lehiaketa-metodologia
Putxera Kofradiak lehiaketako arauak aldatzearen eta egungo sukaldaritza-lehiakortasunera egokitzearen aldeko apustua egin zuen. Lehenik, dastatu beharreko plateren anonimotasunarekin eta sektore-dastaketak gehituz hiru alderditan (itxura, egosketa-puntua eta zaporea); bakoitzak bere puntuazio independentea izango du, eta horri bi epaile bereziena (aurreko urtean bakarra zegoen) gehitu behar zaio. Epaileek platera osotasunean baloratuko dute. Eredu hori abiapuntua izan da beste lehiaketa askotan, eta espero dugu hazten jarraitzea.
Proiektua aurrera eramateko, epaimahai heterogeneoa eta kalitate handikoa dugu, eta beste urtebetez Bilboko La Roca eta Erandioko La Roca del Fraile jatetxeetako Jose Mari Aguirre Arregi izango da kapitaina.
Ikusmenezko dastaketa:
Javi Lezama, Putxera Kofradiaren ordezkaria
Aitor Arregi, Elkano jatetxea (Michelin izar bat eta bi Repsol eguzki)
Itsu-itsuko dastaketa, zaporea eta egoste-puntua:
Jon Lodeiro, Sikera jatetxea (Barakaldo)
Mikel Población, Atelier Etxanobe (Michelin izan bat eta bi Repsol eguzki)
Igor Cubillo, kritiko gastronomikoa
Rául Cabrera, Ola Martin Berasategiko chef exekutiboa (Michelin Kursaal Berasategi izar bat)
Dastaketa orokorra:
Nerea Cuenco, Sikera jatetxea (Barakaldo)
Javier Sierra, Capricho de Baco jatetxea, Juego de Cartas programako aurkezlea.
Berrikuntzak
Aurtengo berrikuntzen artean, prentsa-areto baten eta arduradun baten hautaketa dago, egun hartan Balmasedara bertaratuko diren profesionalen lana errazteko. www.cofradiadelaputxera.com webgunearen bidez ere izena emateko aukera emango da, ilarak ekiditeko.
Amaitzeko, aurreko urteetan bezala Balmasedako ostalaritza-elkarteak, eskari zabalari erantzuteko asmoz, karpa estali bat ipiniko du, non Balmasedako putxera-menu tipikoak zerbitzatuko dituzten prezio herrikoietan.
Nazioarteko XLIX. Putxera Lehiaketaren oinarriak