
- > Castellano
León Felipe gaztelaniaz idazten zuenen poeten artean ospetsuenetakoa dugu, eta Balmasedan bizi izan zen bi urtez, 1916. urtetik 1918. urtera. Bertan, botikaria izan zen Pío Bermejillo kaleko 13. zenbakian zegoen farmazian. Gizonari Felipe Camino Galicia de la Rosa izena jarri zioten jaiotzean. Ez zuen bere lanbidea ofiziala gustuko, eta libre zeukan denbora guzti-guztia poesiari eskaintzen zion. Horrek eta haren bizitza bohemioak garai hartako gizarte kontserbadorearen kritikak eragin zituen.
Ekainaren 30ean, hura omendu nahi izan genuen Millonario zubiaren alboan dagoen plazari haren izena jarriz eta farmazia zuen lekuan plaka bat ipiniz. Balmaberria elkarteak egindako omenaldia xumea izan arren, bihotz-bihotzetikoa ere izan zen, eta autorearen zenbait lan errezitatu ziren. Ezin zitekeen falta, jakina, gure hiribilduari eskaini ziona.
Amaitzeko, Fernando Schwartz ilobak (eleberriei lotutako lanari esker, Planeta saria irabazi baitu, eta diplomatiko eta telebistako aurkezle gisa egindako lanei esker ezagunagoa) hitzaldi-solasaldi bat eskaini zuen poetarekin, osabarekin, zituen oroimenen eta bizipenen berri emateko.
Jarraian, bi bideo argitaratu ditugu, omenaldi osoa ikus dezazuen.