
- > Castellano
Udalberriak-en aurkeztu genuen moduan, martxoaren 21ean Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun horren xedea da arrazakeria, xenofobia eta oraindik ere indarrean dauden intolerantzia mota guztiak desagerraraztea.
Balmasedako Udaleko Immigrazio Sailak ahotsa eman nahi izan die hainbat arrazoirengatik beren herrialdea utzi behar izan zuten eta orain, zailtasunak zailtasun, berdintasunarekin pixka bat konprometituago dagoen gizarte batean bizi diren pertsona horiei guztiei.
Hala, martxoa noiz edo noiz beren azalaren kolorearengatik, hizkuntzarengatik, jaioterriagatik, ohiturengatik, sustraiengatik edo tradizioengatik bereizkeria jasan duten guztiei eskainitako hilabetea izango da.
Sarrera honetan Oscar Guaza aurkezten dizuegu, Venezuelan jaiotako gazte bat Balmasedara heldu zela 8 urte zituenean. Orain Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua ikasten du Sarrikon eta aisialdia futbolean dihardu; Balmasedako Fútbol Taldean jokatzen du. Berak azaltzen duen moduan Balmasedara heldu zenean egoera gogorra bizi izan zuen hasieran, baina onartzen du bere amak nahi zuen bakarra, berari etorkizun hobeago bat ematea zela. ¡Ikus ezazu bideoa!