
- > Castellano
Balmasedako Udalak, herritaren parte-hartzea dinamizatzeko prozesuarekin jarraituz, bi inkesta jarri ditu abian, balmasedarren iritzia ezagutzeko asmoz.
Inkesta horien bidez jakin nahi du ea beharrezkoa litzatekeen araudi bat egitea Horkasitas Jauregiaren erabilera arautzeko, eta beste bat autokarabanen aparkalekua arautzeko. Hiribilduko herritar gisa, zure ustez arazorik konponduko al litzateke araudi horiekin? Zer helburu ezarri beharko lirateke eta zer proposamen iruditzen zaizkizu interesgarriak helburu horiek lortzeko?
Iritzia emateko interesa dutenek 2019ko urtarrilaren 11ra arte egin dezakete, formulario hauei erantzunda:
Participación Ciudadana Palacio Horkasitas
Participación Ciudadana Parking Autocaravanas
Horkasitas Jauregiari dagokionez, Balmasedako Udalak espero du eraikin hori erabilera anitzeko gune gisa martxan jartzea 2019ko martxorako. Horretarako, arautu egin behar da pertsona edo kolektibo guztiek egingo duten eraikinaren erabilera, alderdi guztiei dagokienez. Beraz, beharrezkoa eta egokia da proiektua martxan jarri aurretik onetsiko den araudi espezifiko bat egitea.
Araudi horren bidez, Udalak helburu hauek bete nahi ditu: eraikina bera zaintzea, hiribilduko ondare historikoari balioa ematea, balmasedarren eta eraikinaren erabiltzaileen arteko bizikidetza hobetzea, pertsonen segurtasuna bermatzea, eta jauregiaren erabilera txandatzea eta modu parekatuan banatzea elkarteen (ekitaldi pribatuetarako), partikularren eta erabilera publikoaren artean, udalerriaren onerako.
Bestetik, Balmasedako Udalak autokarabanen aparkalekua inauguratu nahi du 2019ko apirilean. Hori dela eta, beharrezkotzat jotzen da aparkalekuaren erabilera erregulatuko duen araudi bat egitea, aisialdiko ibilgailu horien presentzia normalizatzeko. Horrez gain, araudi horren bidez, autokarabanak eta etxebizitza erako ibilgailuak erabiltzen dituzten pertsonek herriko elementu turistikoez gozatzea nahi da, baina, aldi berean, bermatu nahi da legezko interes publikoei eusten zaiela, ingurumena defendatzen dela eta gune horretako aparkatzeko plazen banaketa bidezkoa dela.