
- > Castellano
Azken egunetan, hondakinetarako edukiontzi berriak ikusiko zenituzten Balmasedako hainbat lekutan. Horrek arazoak eragin ditu haien garraioan eta kudeaketan. Azken orduetan, argi geratu da plastiko-hondakinak biltzeko edukiontziak (edukiontzi horiak) beteta daudela, ez baita bilketa-zerbitzurik egon ez astelehenean ez gaur, ostegunean, eta egun horietan enpresak hondakinak biltzeko konpromisoa zeukan. Horrek eragin du egoera irregular hori.
Balmasedako Udala hainbatetan jarri da harremanetan Garbikerrekin, hain zuzen ere zerbitzu hori gauzatzeko Foru Aldundiak hautatuko enpresarekin. Espero dugu egoera larri horri berehalako irtenbidea ematea.
Biziki sentitzen dugu herritarrei eragozpenak eragin izana, eta espero dugu gure kudeaketak emaitza egokia izatea ahalik eta azkarren. Jakingo duzuen bezala, zerbitzu hori udalaz gaindikoa da eta ez dago Balmasedako Udalaren garbiketa-kontratuaren mende. Hala ere, Udalak eskura dituen neurriak hartuko ditu egoera albait arinen konpon dadin.