
- > Castellano
Zenbat eta astiroago egin, orduan eta gozoagoak ateratzen omen dira putxerak. Edozein direla ere historia handiko gisatu gozo hori prestatzeko erabiltzen ditugun trikimailuak, Balmasedan oso modu berezian bizi dute guztiek putxeraren prestakuntza. Bereziki urriaren 23an, San Severino egunean. Egun horretan putxerak kalera ateratzen dira eta kaleko giroak babarrunen eta sakramentuen usaina hartzen du. Familiek eta lagun taldeek elkarrekin lan egiten dute barazkiak txikituz, osagarriak erosiz, erositako produktuen kalitatea preziatuz, ikatza erabiltzeko modurik onenak partekatuz suari eusteko… Aire zabaleko sukaldaritza eskola paregabea da, eta giro ona bermatuta dago.
Balmaseda Cittaslow mugimenduari atxikitako herria dugu. “Hiri geldoa” esan nahi duen bizitza-kalitatearen aldeko sare hau Italian du sorterria. Aniztasun kulturala eta herrien bereizgarriak eta bere barrualdea ospatzea eta laguntzea dira mugimenduaren helburu nagusienak, bizitza-kalitatearen hobekuntza berezkoak diren ezaugarrietan oinarritzen duelarik . Eta putxerak, zentzu honetan, asko dauka esateko.
Batzuentzat putxera historiako lezioa da, burdinbidean egiten zen lan gogorrari egiten zaion merezitako omenaldia. Beste batzuentzat, ordea, Balmasedako jairik onenetarikoa da, onena ez esatearren. Eta beste batzuek euren sukaldaritza-artea erakusteko aukera gisa ikusten dute, Putxeren Nazioarteko Lehiaketan. Aurten, XLVII. edizioa ospatuko da.
Arrazoia edozein dela ere, ongi etorri guztiei San Severino jaietara!