- > Castellano
Maiatzaren 2an HAZen bulegoa, Herritarren Arretarako Zerbitzuarena, martxan jarriko da hainbat hilabetetan egindako lanaren ostean. Balmasedako herritarrak HAZra joan ahal izango dira udalarekin egin nahi duten edozein kudeaketarako. Dena egongo da HAZen bertan zentralizatuta, bai informazioa eskatzea, bai izapideren bat egitea edo edozein saileko teknikariren batekin hitzordu bat eskatzea. Modu horretan, administrazio-kudeaketa herritarrentzat errazagoa eta argiagoa izan dadin lortu nahi da, baina baita eraginkorragoa eta arinagoa izatea ere, beharrezkoak diren baliabide guztiak toki bakarrean egongo baitira.
Era berean, HAZen bulegoan honako zerbitzu hauek eskainiko dira ohiko ordutegian: Bilketa Bulegoa, KIUB edota jabeen erkidegoei, alokairuei edo hiri-lurzorua kudeatzeari buruzko zerbitzu juridikoa. Era horretan, herritarrek ez dute udaletxera jo beharko.
Legardako Markesaren plazako 2. zenbakian dago (lehen Iparkutxa zegoen tokian), eta astelehenetik ostiralera 07:30etik 15:00etara egongo da irekita. HAZekin harremanetan jartzeko 010 zenbakira edo udalaren ohiko telefono-zenbakira (946800000) deitu beharko dute herritarrek. Deiak arintzeko luzapenen zerrenda dago udalaren webgunean.
Proiektu berri honen bitartez, tokiko administrazioarekin harremanak izateko bide berri bat eskaini nahi da, eta gardentasunaren eta arintasunaren aldeko apustua egin da. Proiektua guztion laguntzarekin hobetzen joatea espero dugu.
Proiektu hau garatzeko ezinbestekoa izan da IVAP zein EUDELen lankidetza, bai eta esperientzien berri izateko bisitatu ditugun udal guztien laguntza ere: Zalla, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Etxebarri, Urnieta, Irun eta Mungia. Nola ez, udaleko langileen erabateko inplikazioa ere funtsezkoa izan da, eta, hortaz, egindako ahalegina eskertu nahi diegu.