
- > Castellano
EKITALDIAREN EGUNA
Balmasedako Putxeren Nazioarteko Lehiaketaren 50. edizioa 2022ko urriaren 23an antolatuko da.
IZEN EMATEA
Izen-ematea 09:00etatik 10:30era egin beharko da urriaren 23an bertan San Severino plazan. Izen-emate hori izenduna izango da, eta zenbakia putxera entregatzen denean eskuratuko da. Halaber, online egin ahalko da urriaren 17tik (astelehena) aurrera.
Edozein pertsonak eman ahal izango du izena, betiere adin nagusikoa bada. Horregatik, halabeharrez aurkeztuko du nortasuna ziurtatzen duen agiria. Horrez gain, eskakizunak bete beharko ditu, eta une horretan 5,00 euro ordainduko ditu izen-ematearen kontzeptupean (adingabeak tutore batekin joango dira). Izen-emate bakoitzeko opari bat emango da (kristalezko kopa, baso-azpiko pertsonalizatua, Euskal Sagardoaren botila eta Txumitxa piparren potoa).
Izen-ematearekin bildutako dirua oso-osorik esklerosi anizkoitzaren aurka borrokatzera bideratuko da.
0 lehiakide gisa izen-emate solidarioa egiteko aukera izango da, eta bakoitzak egokitzat jotzen duen zenbatekoa dohaintzan eman ahalko du.
Epaimahaiak bertan ikuskatu ahal izango ditu jardunbide egokiak, garbitasuna, behar bezala egiten dela, eta abar. Hala, arau-hauste arin edo astunaren arabera, kanporatzeko edo zehatzeko aukera izango du. Arau astuntzat joko dira, batetik, erretzeko edozein euskarri-mota erabiltzea, janaria prestatzeko baimenduta ez badago, eta, bestetik, putxera izenik eman ez duen pertsonak egitea.
Izena ematen denean datu pertsonalak tratatuko dira, beraz, Balmasedako Udalak, Datu Pertsonalak Babesteri buruzko 15/1999 Lege Organikoa eta 2/2004 Legea betetzeko, jakinarazten dizu ematen dizkiguzun datuak tratatuko direla eta datu pertsonalen fitxategi automatizatuan sartuko direla erakunde honen erantzukizunpean. Fitxategi horiek Datuak Babesteko Euskal Bulegoko DBEBn erregistratuta daude. Helburua da bere eskumenen esparruan udal‑kudeaketako berezko zereginak gauzatzea. Legeak aurrez ikusten dituen lagapenak baino ez dira egingo, eta babes egokia izango dute. Interesdunek atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta kontra egiteko eskubideak erabil ditzakete Balmasedako Udalari zuzenduta: San Severino plaza z.g., 48800 Balmaseda (Bizkaia).
ESKAKIZUNAK
Partaide bakoitzak izen-emate bakarra egin dezake, eta lehiaketan putxera batekin bakarrik parte hartuko du. 11:45etik 13:00etara aurkeztuko da. Aurkeztutako putxera babarrunkada tradizionala (babarrun gorriak, beltzak edo nabarrak) izango da, eta ohiko ongailuak onartuko dira. Ezinbestekoak izango dira txorizoa, odolkia eta urdaia. Putxera egiteko erregaiak egurra, landare-ikatza edo ikatz minerala izango dira. Lehiaketan edozein tamainako putxerarekin parte hartu daiteke, eta ikusiz egindako balorazioan bere edukiaren proportzionaltasuna aintzat hartuko da.
EPAIMAHAIA
Balmasedako Putxeren Nazioarteko Lehiaketaren 50. ediziorako epaimahaia eratuko da, eta bere erabakia eztabaidaezina izango da (etorkizuneko edizioetarako iradokizunak jasoko dira). Epaimahaikideak ondoren aipatzen dira; hala ere, bajarik balego, alkate jaunak ordezkoak izendatuko ditu putxerak aurkezten hasi baino lehen.
Epaimahaikideek ezingo dute partaideekin solasean jardun dastatzen ari diren bitartean (arau-hauste astuna)
Epaimahaiko zuzendaria: Putxeraren Kofradia
Koordinatzaile-burua: José Mª Aguirre (Bilboko La Roca jatetxea) Koordinatzaile laguntzailea: Javier Lezama (Putxeraren Kofradia) Epaimahaia: lehiaketaren egun berean ezagutuko da.
BALORAZIOA
Lehiaketan aurkeztutako putxeren balorazioa eta puntuazioa lau fasetan banatuko da. Fase bakoitza epaimahaikide desberdinek baloratuko dute.
· Itxura
Epaimahaikide batek prestaketaren gaineko oinarrizko alderdiak baloratuko ditu: garbitasuna, babarrunaren egoera eta nahitaezko elementuen kontrola. Epaimahaikide horrek ez du prestaketarik puntuatuko, baina hurrengo fasera zein putxera pasatzen diren erabakitzeko ahalmena izango du.
· Ikusi bidezko balorazioa
Ikusi bidezko balorazioa putxeraren lapikoan egingo da, estalkirik gabe. Itxurari 0 eta 5 puntu bitartean emango zaizkio, eta bi epaimahaikide arituko dira zeregin horretan.
Guztira: 10 puntu
· Itsuka dastatzea edo egosketa eta zaporea baloratzea
Lau epaimahaikidek egosketa eta zaporea itsuka baloratuko dute portzelanazko plater zuri batean. Zaporeari eta egosketa-puntuari 0 eta 10 puntu artean emango zaizkio. Epaimahaiaren iritziz balorazio onena lortzen duten putxerak gonbidatu bereziak dastatuko ditu.
Guztira: 80 puntu
· Gonbidatu bereziak dastatzea
Bi epaimahaikidek (gonbidatu berezia eta laguntzailea) azkenekoz dastatuko dituzte putxerarik onenak, eta 0tik 10era puntuak emateko, plateraren sukaldaritzako alderdi guztiak kontuan hartuko dituzte (itxura, egosketa eta zaporea).
Guztira: 20 puntu
GUZTIZKO PUNTUAZIOA, GEHIENEZ: 110 puntu
Berdinketaren kasuan, nagusi izango da gonbidatu bereziaren puntuazioa eta, ondoren, egosketa-puntuari, zaporeari eta itxurari dagokiona, aipatzen den hurrenkera horretan.
SARIAK
Balmasedako Putxeren Nazioarteko Lehiaketako 50. edizioari dagozkion sariak urriaren 23an bertan, 14:30ean, emango dira San Severino plazan. Dena den, irabazlea Putxeraren Kofradiarekin harremanetan jarriko da saria dirutan ordaintzeko eta xede horrez agiriak sinatzeko. Aurretik nortasuna justifikatzen duten agiriak eta banku-kontuko zenbakia aurkeztuko ditu. Ez dira sariak dirutan ordainduko, kontuak izena eman duen lehiakidearen izenean ez badaude.
SAILKAPEN OROKORRA ETA SARIAK
1.- 1.000 euro. Txapela. “Urrezko Putxera” trofeoa. 750 euroko bidaia. Izadi upategiko magnum bikoitza.
- – 700 euro. Izadi upategiko magnum bikoitza.
- – 400 euro. Trofeoa. Izadi upategiko magnum bikoitza.
- – 200 euro. Trofeoa. Izadi upategiko magnuma.
- – 175 euro. Trofeoa. Izadi upategiko magnuma.
- – 150 euro. Trofeoa. Izadi upategiko magnuma.
- – 125 euro. Trofeoa. Izadi upategiko magnuma.
8.- 100 euro. Trofeoa. Izadi upategiko magnuma.
9.- 75 euro. Trofeoa. Izadi upategiko magnuma.
10.- 50 euro. Trofeoa. Izadi upategiko magnuma.
11tik 20ra.- Trofeoa. Leyes de Abellaneda txakolina eta Chocolates Kaitxoren sorta bat.
Sari berezia bertako lehiakide onenarentzat
- 150 euro osagarri eta “Leyes de Abellaneda” txakolinaren magnuma.
- 100 euro osagarri eta “Leyes de Abellaneda” txakolinaren magnuma.
- 50 euro osagarri eta “Leyes de Abellaneda” txakolinaren magnuma.
Sari hau eskuratu ahalko dute oinarrietan aipatu diren baldintza guztiak betetzeaz gain, lehiaketaren egunean Balmasedan erroldatuta dauden lehiakideek.
Putxeren 50. edizioan sari berezia 50. tokian gelditzen denarentzat
4 anoetarako putxera batekin sarituko zaio sailkapenean lehiaketaren edizioarekin bat datorren tokian gelditu den lehiakideari. Aurten 50. tokian.
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar. Alkate jaunak edo egun horretan legez ordezkatzen duenak alkatetzaren dekretuaren bitartez aurreko edozein atal aldatzeko eskubidea izango du.