
- > Castellano
Kutxabank banku-erakundeak egindako beste huts baten ondorioz, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko 2.000 ordainagiri inguru ezin izan dira garaiz izapidetu. Helbideratu gabeko ordainagiriekin gertatu da hori; izan ere, titularrei posta arruntaz heldu zaizkie, baina ezin izan dituzte ordaindu barra-kodean akats bat egon delako. Ordainketa egiteko borondatezko epea uztailaren 3an amaitzen zen, eta, beraz, egun horretarako ordaindu ez diren zerga guztiei % 5eko errekargua ezarri beharko litzaieke. Alabaina, lehen aipatutako akatsak kontuan hartuta, udalak erabaki du epea irailaren 29ra arte luzatzea, ostirala.
Uztailaren erdialdean, Kutxabankek berriz ere bidaliko ditu gutunak. Hutsagatik kaltetutakoek HAZn (Markesaren plaza 2) ordaindu ahalko dute zerga edo, bestela, txartelarekin ordainduko badute, banku-erakunde laguntzaileetan: Kutxabank, La Caixa, Laboral Kutxa eta Banco Santander.
Jakina, zerga egunean daukaten zergadunek ez dute zertan kezkatu, nahiz eta Kutxabanken jakinarazpena jaso.
Udaletik barkamena eskatu nahi dizuegu eragozpenengatik.