
- > Castellano
2018an, Aste Santua martxoko azken astean izango da. Balmasedan, Gurutze Bide Biziduna elkartea herri osoa baten Pasioa biziarazteko azken xehetasunak prestatzen ari da.Martxoak 29, Ostegun Santua
19:00 PAUSOEN PROZESIOA. Prozesioa San Severino plazatik aterako da; handik, Hedegile eta Martín Mendía kaleetarantz joko du, gero abiapuntura itzultzeko.
Pausuetan erromatarrak eta txanoekin, oinutsik eta lepoan gurutzea dutela doazen penitenteak elkarrekin joango dira. Kolitza abesbatzak eta Azkoaga musika-bandak ere parte hartuko dute.
Ibilbidea: San Severino plaza, Hedegile kalea, Foru plaza, Martín Mendia kalea, Markes plaza, eta berriz San Severino plaza.
21:30 AZKEN AFARIA. Ordubete inguruz, honako eszena hauek antzeztuko dituzte: Apaizen Kontzilioa, Azken Afaria, Olibondoen Baratzeko Otoitza, Jesusen Atxiloketa eta Kaifasek gidatutako apaizen aurreko epaiketa. Kaifasen esakune hitzekin (“orain Pontzio Pilato gobernadore erromatarraren aurrera eramango zaituzte, zure zoria erabaki dezan”) bukatuko da ostegun gaueko antzezpena; hurrengo goizean hasiko da berriz ere.
Sarreren salmenta
Martxoak 30, ostiral santua
9:30 PILATOREN EPAIKETA Lehenik eta behin, Judas urkatuko dute. Gero, Jesusen epaiketa egingo dute Pretorioan, Pontzio Pilatoren aurrean, eta Jesusen zigorkatzea, Barrabas askatzea eta Ecce Homo, lehen erorialdia, Maria Magdalenarekin eta Andre Maria Birjinarekin topo egitea antzeztuko dute.
Sarreren salmenta
10:30 GURUTZE-BIDEA Balmasedako alde zaharrean izango da, gurutziltzatzea antzezten den tokiraino. Ibilbide horretan zehar, bigarren eta hirugarren erorialdiak antzeztuko dira, Foru plazan eta San Severino plazan, hurrenez hurren. Gurutze-bidean honako une hauek ere antzeztuko dira: Jesusi gurutzea eramaten lagundu zion Zireneko gizona harrapatzea, Beronikarekin topo egitea eta, gero, bigarren erorialdiaren ondoren, Jerusalemeko emakume errukitsuekin topo egitea.
Kristoren gurutze-bidearen azken uneak 50 metro zabal eta 15 metro altuko agertokian antzeztuko dira. Emanaldi ikusgarri eta dramatikoa izango da; bertan, Jesusek azken hitzak esango ditu, hil aurretik. Gero, gurutzetik jaitsiko dute eta hilobira eramango. Hor bukatuko da antzezpena.
19:00 LURPERATZEAREN PROZESIOA. Aurreko eguneko pertsonaiekin eta pausoekin batera, Maria Magdalena, Andre Maria Birjina, Beronika, apostoluak eta goizeko antzezpenean parte hartu duten beste pertsonaia batzuk izango ditugu.
Pausuen kalitateari eta pertsonaien itxura ilunari esker, prozesioa benetan tristea izango da, bildutasun handikoa.
Ibilbidea San Severino plazan hasiko da, Hedegile eta Martín Mendía kaleetatik igaroko da eta abiapuntura itzuliko da.
21:30 ISILTASUNAREN PROZESIOA. Bisitariek ez dute asko ezagutzen prozesio hau, baina berezienetako bat da. Erromako guardiak heriozko isiltasunean eskolta ematen die “Hilerriko Kristo”-ren eta “Andre Maria Nahigabetua”-ren pausoei hilerriraino. Han, otoitz labur baten ostean, Kristoren pausoa bere ohiko lekuan jartzen da, alegia, hilerriko kaperaren hormetako batean, eta “Andre Maria Nahigabetua” hartuta elizara itzultzen da prozesioa. Ehunka bertaratuek kandelekin lagunduko dute prozesioa.
Ibilbidea San Severino plazan hasiko da, Pío Bermejillo eta Martín Mendía kaleetan zehar igaroko da, gero, El Millonario zubia gurutzatuko du eta, ondoren, hilerrirako bidea hartuko du.
KONTUAN IZAN BEHARREKOAK
Bertaratzen direnei garaiz iristeko eskatzen diegu; izan ere, antzezpenak hasi baino 15 minutu lehenago sarbide guztiak itxiko dira, mundu guztia bere tokian eroso jarrita egon dadin.
Inor ezingo da sartu antzezpena jada hasita dagoenean, nahiz eta sarrera izan.
Gogorarazten dugu debekatuta dagoela antzezpenak iraun bitartean erretzea. Horrez gain, mugikorrak itzalita eduki beharko dira eta ezingo da zaratarik egin; errespetu osoz jokatu beharko da.
Ezin da flashik erabili.
Informazio hori eta gehiago Balmasedako Gurutze Bide Biziduna elkartearen webgunean.