
- > Castellano
Duela zenbait urte antzeman zuten delitu mota bada ere, oraindik orain “Microsoften iruzurra” izenez ezagutzen den iruzur horren beste bolada baten berri izan dugu.
Izen hori hartu zuen, hain zuzen, iruzurgileek esaten dutelako enpresa horretako langileak direla, biktima potentzialak engainatzeko. Biktimak dei bat jasotzen du telefonoan. Oro har, deiak jasotzen dituzten lineak finkoak izaten dira; hau da, etxeetan eta enpresetan instalatutakoak. Linea mota horiek aukeratzeko arrazoia da ziurtatzea biktima etxean dagoela, eta ez kanpoan, ordenagailura zuzenean sartzeko aukerarik izango ez lukeen leku batean; hala balitz, biktimak denbora gehiago izango luke deiari buruz hausnartzeko gailuan edozer egin baino lehen.
Dei horretan, komunikatzaileak, oro har ingelesa erabiliz, biktimari azaltzen dio bere ordenagailua hamaika malwarez infektatuta dagoela (birusak, harrak, troiarrak eta abar), eta Microsoften segurtasun taldeak alerta ugari jaso dituela ordenagailu horren legez kanpoko jarduera dela eta.
Ordenagailura sartzean, kontuei, txartelei, helbide eletronikoei eta abarrei buruzko datuak bereganatzen ditu, eta biktimari iruzurrezko zordunketak egiten dizkio.
Susmorik baduzu edo arriskuan bazaude, jarri harremanetan 112 larrialdi-zenbakiarekin edo Balmasedako Ertzain Etxearekin, 946 80 27 01 telefono-zenbakira deituta.