
- > Castellano
Merkataritzaren Udako Jaia, X. Euskal Jaia eta Ekhi Gaua udako lehenengo asteburuan ospatuko dira.
Balmasedan hiru festarekin ematen diogu ongietorria udari. Ostiralean tokiko merkataritzak antolatutakoaz gozatzeko aukera izango dugu, larunbatean X. Euskal Jaiaz eta igandean Ekhi Gauaz.
Merkataritzaren Udako Jaia
Beste urte batzuetako Gau Zuria oraingoan Merkataritzaren Udako Jai bihurtu da. Berriki berritu den Horkasitas Jauregiko espazioa erabiliz, BalmaDendak erakusketa eta salmenta-postuak egongo diren giro ludikoaz gozatzera animatzen gaitu. Ostiralean, ekainaren 21ean, 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:30etik 20:00ak arte izango da. Ukitu barrokoak dituen eraikin neoklasiko honen barnealdea kontenplatzeko aukera berezia da, Lucas de Horcasitas jaunak 1686an eraikitzeko agindu zuena.
Etxeko txikienak kontuan hartu gabe egindako festarik ez dagoenez, haurrentzako jolasentzako gune bat egokituko da, tailerrak eta gaztelu puzgarriak edukiko dituena, besteak beste. Gainera, gutxi gorabehera bi orduan behin 200 €ko bonoak zozkatuko dira eta animazioa egongo da egun osoan. Ezin da gehiago eskatu.
X. Euskal Jaia 
Euskal Ezkontza euskara protagonista nagusi duen Euskal Jaia bihurtu da. Honela erabaki da aurtengo ekitaldia antolatu duten eta euskal kulturarekin zerikusia duten hainbat elkarteen artean. Iraultza handi bat, hamar urte bete dituen ospakizun honentzat.
Kartelean programa ikusi dezakegu, aurreko edizioen eskema antzekoa jarraitzen duena, nahiz eta ezkontza Mintzodromoa eta halako ekintza espezifikoekin aldatu den, non euskal hiztunak guztiek gosaltzen duten bitartean euskaraz hainbat gairi buruz hitz egin dezaketen.
Ekhi Gaua
Antzinako kultura guztiek eguzkia bizitzaren sortzaile eta suntsitzaile indartsutzat ikusi dute. Horregatik, ohikoa da mundu osoan udako eta neguko solstizioen ospakizunak aurkitzea. Tradizio Kristauak, erritu horien ezagule, San Joan Gau bihurtu ditu, San Juan Bautistaren jaiotza ospatzen den festa.
Balmasedan urte askoan ospatu dugu Ekhi Gaua, Eguzkiaren Gaua. Euskal mitologian Amalurrek sortutako izaki honek, espirituak, izaki zitalak, sorginak eta ezkutatutako jeinuak mantentzen ditu, loreak eta landareak hazteko modua emateaz gain.
Urteko gaurik laburrenean, igandean, ekainaren 23an, udal-pilotalekuaren ondoan su eder bat izango dugu. Musika, dantza, antzerkia eta antzinako sinesmen zaharren oroigarria ere ez da faltako. Hori guztia txokolate-jan handi batekin batera. Jaia 22:00etan hasiko da, eguzkia sartu aurretik.