
- > Castellano
Otsailean proiektuaren lehen faseari ekin zitzaion, eta urriaren 1etik aurrera erabat funtzionatuko du matrikulen irakurketak.
Iraileko azken egunotan, erabat martxan jarriko da herrigune historikoa oinezkoentzat jartzeko sistema berria, matrikulen irakurketan oinarritua. Izan ere, gainditutzat eman dira mailaz mailako aldaketa ezartzeko eta sisteman arazorik ez gertatzeko balio izan duten egokitzapen-fase guztiak. Fase horietako jarduketen artean, besteak beste, sistemari ibilgailuen errolda gehitu zaio, eta garajeen, zamalanen eta saltokien datuak eguneratzeko kanpainak eta aurrez aurreko kontrolak egin dira, herritarrek ez dezaten bestelako kudeaketarik egin behar sistemarekin bat egiteko.
Hala, urriaren 1etik aurrera nahitaez beste beharko da Trafikoaren Udal Ordenantza, Udalbatzan ordezkatuta dauden alderdi guztiek aho batez onetsia.
Matrikulak irakurtzeko sistema oso fidagarria da, eta, horri esker, hobeto kontrolatu ahal izango da aipatutako ordenantza hori. Gainera, bitarteko berri hau bizkorragoa, eraginkorragoa, seguruagoa eta erosoagoa da erabiltzaileentzat.
Bestalde, gogoan izan behar duzue txartela erabiltzeak (gordetzen baduzu) ez duela esan nahi ezinbestean igarotzeko baimena duzuenik.
Gerta daiteke, kasurako, txartela ipintzean zutoina jaistea, baina zirkulatzeko ordutegia amaituta egotea. Izan ere, zutoinek eurek arazo mekanikoak izan ohi dituzte; bada, azken doikuntzak egiten ari gara arazo horiek konpontzeko. Ordutegiei buruzko zalantzarik izanez gero, jarraian jaso ditugun taulak kontsulta daitezke:
· Trafikoaren Udal Ordenantzari edo ibilgailu baimenduen datu-baseari buruzko galderarik izanez gero, Udaltzaingoarekin jar zaitezkete harremanetan: 657795800.
· Baimenak eskatzeko, berriz, HAZera jo behar duzue.