
- > Castellano
Jaien Zinegotzigoak, San Severino jaiak izan eta hilabete baino gehiago igaro ondoren, horien inguruan egindako balorazioaren berri eman nahi du. Aintzat hartu ditugu herritarren inkesta, balorazio teknikoak eta gainerako talde politikoen iruzkinak, azaroaren 28an herritarren batzordetik igaro ondoren.
Zinegotzigo honetako kideok aukera aprobetxatu nahi dugu iragartzeko urtarrilean jai-batzorde bat deituko dela, inauteriei buruz hitz egiteko eta egungo Jaien Ordenantza eguneratzeko lan egiteko; izan ere, uste dugu ordenantza ez dela gaur egungo lan egiteko modura egokitzen, eta aztertu eta berrikusi egin behar dela.
JAIEI BURUZKO TXOSTENA
Inkesten erantzunak: 186
Eskerrak eman behar ditugu inkestan izandako parte-hartze handiagatik. Inkesta gehiago doitu behar dugula dakigun arren (adinaren, sexuaren eta abarren araberako banaketa), inkestaren emaitzek adierazten dute zein den asebetetze-maila, egon diren hobekuntzak, zer egon den ongi eta zer landu behar den gehiago. Gainera, herritarren ideien eta ekarpenen zaparrada handia jaso dugu. Esandakoa, eskerrik asko herritarrei, parte hartzeagatik.
Inkestako galdera bakoitzaren batez besteko balorazioa eta moda (puntuazio errepikatuena):
BALORAZIO OROKORRA: Alderdi guztiak eta giro orokorra kontuan hartuta (jaietako parte‑hartzea, musika, esku-pilota, lehiaketak, merkatuak, Mahats Bilketaren Azoka, Emakume Idazleen Eguna), egin jaien balorazioa 0 eta 10 puntu bitartean. Zer nota emango zenieke?
- BATEZBESTEKOA: 6,1
- MODA: 7
MUSIKA (oro har): Strenos, Rockalean, ostiral eta larunbateko kontzertuak, DJak, Gazteguna, fanfarreak, erromeriak, kalejirak…
- BATEZBESTEKOA: 5,1
- MODA: 7
PUTXERA-LEHIAKETA: Oro har, nola baloratzen duzue Nazioarteko Putxera Lehiaketa (lehiaketaren sistema, dinamizazioa, eszenaratzea, gonbidatuak…)?
- BATEZBESTEKOA: 7,4
- MODA: 8
NABARMENTZEKOAK:
- Giro ona, eguraldi txarra izan arren (jendearen erantzuna eguraldi txarraren aurrean).
- Herritarren parte-hartzea gero eta handiagoa da herri-bazkarietan eta txosnagunean, eta horietan giroa hobetzen duten fanfarre/elektrotxaranga gehiago sartu dira.
- Putxera Lehiaketa.
- Txosnagunea eta horrek plazan sortzen duen giroa.
- Harmonia ona.
HOBETZEKOAK:
- Zalantzarik gabe, haurrentzako jarduera gehiago, aurten ez baita bat bera ere egon (barrakak izan ezik). Haurrentzako txotxongilo-antzerki bat programatuta zegoen (Anita Maravillas konpainiaren “Sardina Bakalau”), baina bertan behera utzi behar izan zuten, ezinbesteko arrazoi pertsonalak zirela eta.
- Zehaztasun handiagoarekin antolatzea jai-eremua.
- Zaborra eta beira plazan; putxerak egiten diren tokian, horiek egin ondoren, gunea garbi uztea eta ez ikatz-arrastoz beterik.
- Irekitzea San Juango karpako komunak, hor bazkaltzen duten 400 pertsonentzat.
- Alternatibak euria egitekotan.
- Adin-talde gehiagori arreta ematea; haurrak eta erretiratuak bereziki.
Aparteko atala;
* MUSIKA: Oso subjektiboa da. Bildutako iritziak pertsona bakoitzaren gustuen araberakoak dira. Dena den, aukera musikala jai-batzordean eztabaidatuko den gaia da, eta jendea gonbidatuko dugu iritzia eman dezan eta guztien artean quorum bat bilatzeko eta guztiak ordezkatuta egoteko.
BERE HORRETAN UZTEKOAK:
- Herri-bazkariak.
- Putxera Lehiaketa (gaur egungo formatuan).
- Txosnagunea eta ingurumenaren aldeko apustua plazan, publiko guztientzako.
- Jarduera ugari egotea.
- Bi jai-asteburu.
- Edalontzi birziklagarriak.
- Komediak.
- Pilota-partida.
- Mahats Bilketaren Eguna.
GEHITU BEHARREKOAK:
- Aniztasuna lagunekin edo senideekin egiteko planei dagokienez.
- Haurrentzako jarduerak.
- Karpak, eguraldiaren aurreikuspena…
- Jai-eremua handitzea.