
- > Castellano
2020ko uda ohiz kanpokoa eta berezia izan da. Hala ere, egoera berri bati aurre egin behar izan diogun arren, Balmasedako turismoaren eta aisialdi- eta kultura-jardueren arloan zifra onak erregistratu dira uztailean eta abuztuan.
Kultura sailak Balmasedako elkarte eta ekimenen aldeko apustua egin du, eta orain aurtengo Uda Kulturalaren balorazio txiki bat egin nahi dugu.
Turismoa, museoak, aterpetxeak…
Gure hiribilduko ondare aberatsak turistak erakartzen jarraitzen du. Aurten, espero genuen moduan, bisitari gehienak Bizkaitik eta Gipuzkoatik etorri dira, baina, urtero bezala, Kataluniako, Madrilgo eta estatu osoko jendea ere izan dugu. Segurtasun-neurriak eta edukiera-murrizketak direla eta, Balmasedako bisitarien profila aldatu egin da: gehienak bikoteak eta talde txikiak edo familiak izan dira.
- Uda osoan, 92 pertsonak hartu dute parte Alboan Zerbitzu Turistikoak agentziak igandetan egiten dituen bisitaldi gidatuetan.
Museoetan 400 pertsona jaso ditugu, gutxi gorabehera, hilabete bakoitzean. Bisitariak hainbat autonomia-erkidegotatik etorri dira: Gipuzkoa, Nafarroa, Kantabria, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Andaluzia… Horrez gain, atzerriko herrialdeetako lagunak ere jaso ditugu: Peru, Britainia Handia, Venezuela eta Panama.
- Pasio Bizidunaren Museoak 863 bisitari izan ditu ekaina, uztaila eta abuztuan zehar.
- Historiaren Museoak 122 bisitari jaso ditu ekainaren 11tik abuztuaren 31ra bitartean.
- La Encartada Fabrika Museoak, guztira 746 bisitari izan ditu uztailan eta abuztuan.
- Aterpetxeei dagokienez, uztail honetan azken hiru urteetako uztaileko okupaziorik handiena erregistratu da. Abuztuko eta iraileko asteburu guztiak erreserbatuta genituen, baina erreserba batzuk bertan behera gelditu ziren COVIDaren ondoriozko murrizketengatik. Bisitari gehienak Donejakue bideko erromesak izan dira.
Museoak bisitatzeaz gain, Balmasedara etorri direnek egonaldia aprobetxatu dute Horcasitas jauregiko Bapore Atelier-en erakusketa ezagutzeko. Jarduera horietan ere bisitari-kopuru egokia erregistratu da, nahiz eta taldeak 10 pertsonara mugatu behar izan diren bisitaldi bakoitzean.
Kultura eta aisialdia
Bapore Atelier-ek eskainitako sormen-tailer gehienetan edukiera bete egin da, bai haurrei bai helduei zuzendutakoetan.
- Edukiera bete egin da 9 tailerretan; gainera, haurrentzat programatuta bazeuden ere, heldu askok galdetu dute ea izena emateko aukera zuten.
- Edukiera bete egin da, halaber, Javi Barriok eta Natxo Etxebarriak egindako 2 bisitaldi gidatutan.
- Eta gehieneko jende kopurua bertaratu da 3 hitzalditara.
Udako zinemak oso harrera ona izan du, osasun-murrizketak direla-eta programazio osoa eskaini ezin izan badugu ere; film-emanaldi bakoitzean ehun pertsona inguru egon dira.
Horrez gain, Hamaika Kolore Gazte Elkarte sortu berriak ere jarduera batzuk gauzatu ahal izan ditu; hala nola frontenis-txapelketa, zeinetan 36 pertsonak hartu zuten parte. Horrez gain, Gazte Akanpadak egin dira Kolitzan eta Arbalitzan, horiek ere edukiera osoarekin.
Ekitaldi horietan guztietan lan izugarria egin dute antolatzaileek, koordinatzaileek, begiraleek, Kulturako teknikariek, eta abar; horri esker, ez da COVIDaren kasu positibo bakar bat ere erregistratu. Zinegotzigoak eskerrak eman nahi dizkie, bihotzez, egindako ahaleginagatik.
Uda bikaina, datu bikainak.