
- > Castellano

Virgen María de niña junto a su madre Santa Ana / Parroquia de San Severino / Pierre Gustave Dagrand / 1895
Paula Mónica Betanzos eta La Encartada museoak beirateen mundu koloretsu eta argitsua ezagutzeko gonbidapena luzatzen digute Boinas museoan otsailaren 26ra arte egongo den aldi baterako erakusketan, hain zuzen ere museoaren hamargarren urteurrena ospatzeko antolatu duten programazioaren barnean. Erakusketaren izena “Bizkaiko beirateak. Argiaren jabetza” da. Horrez gain, Betanzosek otsailaren 2an bisita gidatu birtuala eskainiko digu erakusketan zehar, 19:00etan Kultur Etxean.
Paula Mónicak berak beste obra batzuei buruz ere hitz egin digu:
“Laginean XIX. mende bukaerako eta XX. mende oso aurreratuko beirateak ditugu. Beirate erlijiosoak zein zibilak ditugu, eta lagina aukeratzeko honako irizpide biak izan ditut kontuan: beirateak ikuserrazak izatea, hau da, irisgarritasunari dagokionez arazorik ez egotea, eta arte fin eta dotore honetan lan egin zuten autoreen aniztasuna erakustea, beiratea hazkuntza ekonomikoari eskutik helduta joan zenez, bakarrik burgesia ezarri zen eskualdeetan garatu zelako. Europako lantegi nagusietan sortatuko beirate erlijiosoek osatzen dute bilduma. 1869an gertatu zen Batikanoko bigarren kontzilioa eta gero beirate erlijiosoen iratzarraldia gertatu zen, eta horren helburua garai gotikoko iragan goragarria biziberritzea izan zen. Alor zibilean, instituzio-beirateen gaiak sinbolikoak, folklorikoak edo garai hartako industria-garapenari loturikoak izan ziren. Baina beirateen distirak etxeko, enpresako eta aisialdiko alorrak ere bere gain hartu zituen: enpresa industrialen eraikin berriak, hotelak, kasinoak, zinemak, jauregiak, atariak, etxeak…denek jasan zuten koloreetako beira ederren eragina. Irteteko lehen tiroa Bermeon bota zuten, baina erakusketa ibiltaria izango da. Une honetan Balmasedan dago eta gero Gernikara, Durangora, Portugalete eta Areatzara, eta hainbat leku gehiagotara bidaiatuko du.

Casa de Juntas de Gernika / Bocetos de Adolfo Guiard / Realizados en los talleres de Antonio Rigalt & Cia / Año 1903
Bascongada aldizkarian argitaratu zen Ignacio Echeverriaren testu bat gehitu nahi dut, uste dudalako erakusketan ikusi dezakegun obretako baten zirriborroa egitean autoreak izan zituen sentipenak oso ondo deskribatzen dituela. Gernikako Batzar Etxean ikusi dezakegun bildumako beiratea da, “Gerra” izenburua duena: “Bosgarren koadroaren izena Gerra da, eta emozio gogorrak eragiten ditu, gerraren izugarrikeriak ondo islatu eta adierazita baitaude. Enkarterriko paisaia, elurtuta, ilargiaren efektu miresgarriekin. Urrunean bandokide baten dorrea ikusten da, Oinaztarra edo Ganboatarra, hondatuta, suntsituta… Abandonatutako zaldiak beraien zaldizkoen bila dabiltzala ematen du, zeintzuen hilotzak suzko zutabeen artean ikusi ahal diren. Txakur bat odol-putzutik edaten ari da”.
Gogorarazi Bilbon lantegi bat dudala, non beirate artistikoen mundu magikoan sartu nahi duen ororentzat lanpara eta beirateei buruzko ikastaroak ematen ditudan. Beirateak eta argia maite dituztenentzat aterpea da.
Bizkaitar guztiak erakusketara joatera animatzen ditut, beste sentsazio batzuk esperimentatzeko ausartak izateko eta beirateez disfrutatzeko gonbidapena luzatzen diet. Utzi barnean dugun espiritualtasuna loratzen, izaki espiritualak gara, ezaugarri horri uko egiteak ahulago sentiarazten gaitu”.
Artista honen lana ezagutu ahal izateko bisitatu www.paulamonicabetanzos.com webgunea.