
- > Castellano
Iritsi da askok urte osoan itxaroten duten asteburua: Erdi Aroko Merkatuaren asteburua. Aurten ere, maiatzeko bigarren asteburuan egingo da; zehazki, 12an eta 13an.
Zer esan gure hiribildua goitik behera aztoratzen duten egun magiko hauei buruz? Oraingoan, azpimarragarriena da 20 urte pasatu direla 1999 hartatik; urte horretan, hiribilduaren VIII. mendeurrena ospatzeko eta bertako kaleen Erdi Aroko atrezzoa aprobetxatuz, halako merkatu bat egin zen, San Jose eguneko ohiko artisau-azoka egin beharrean. Orduko hartan hiru egun iraun zuen, eta hasiera-hasieratik herritar asko inplikatu ziren eta arrakasta handia izan zuen.
Mendeari agur egiten zion urte horretatik gaur egun arte, Erdi Aroko Azokak ez du hazi besterik egin; mugak gainditu ditu, eta Estatuko onenetarikoa bihurtu da, onena ez esatearren.
Eta urteurren borobil honetarako, berritasunak asko eta askotarikoak dira, eta, bereziki, ikuskizunetan eta haiez gozatzeko denboran jarriko da arreta. Hemen argitaratzen dugun liburuxkan edizio honen berritasun, zonalde eta egitaraua ikusteko aukera izango duzu.